Gai hau jorratzerakoan, asko gustatu zait landu den balore bat: PROTAGONISMOA, "protagonista izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko emanez norberari"
Ez nuen ezagutzen BegoƱa Salasen Pentazitate eredua eta gustatu zait. Ikasleen identitatearen eraikuntzan, hezitzaileon begirada eta "bidelagun" lana oso garrantzitsua da eta eredu honek eskaintzen duena oso aproposa da hezkidetza aurrera eramateko.
https://sites.google.com/site/pentazitatea/
Eta kontzeptu hau lantzen duelako aukeratu dut aurreko edizioetatik Elok, 2015ean idatzitako post-a:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/12/emakumeen-presentzia.
Pentazitatearen 5 oinarriak benetako erronkak dira eskola , eremu hezkidetzailea izatea nahi badugu:
1. Sistema sozialak kanpotik inposaturiko estereotipoak zalantzan jarririk, IDENTITATE PERTSONALAK garatzeko bidea zabaltzen du.
2. Ikasketa autonomo eta funtzionala du abiapuntu, eguneroko bizitzari lotua eta pertsona bakoitzaren jakituri, maitasun eta botere ahalmenak onartzen ditu.
3. Inteligentzia globala garatzen laguntzen du, pentsaera, sentimendu eta ekintzen arteko koherentziari esker.
4. Berdintasunean eta ekitatean oinarrituriko harremanak eratzen ditu elkarbizitzaren autorregulazio eta kudeaketaren bitartez. Genero femenino eta maskulinoaren barneraketak sortzen dituen bazterkeriak gainditzen ditu, estereotipo kulturalak, sozialak, ezaugarri fisiko edo psikikoagatikoak, aukera sexuala dela eta dauden estereotipoak... ere bai.
Gure identitateak horrela eraikiko bagenitu, emakumeon botere garapena bestelakoa izan beharko luke. Maila pertsonalean egindako lana litzateke honakoa, baino honek jendartean, ideologian, kulturan, ekonomian eta ezagutzan aldaketak eragingo lituzke.
ERAIKITZE LAN hau , aldiz, ez da nahikoa etorkizun parekide bat ziurtatzeko eta beharrezkoa da, nire ustez, KONTRA BOTERE LANari ekitea, eta hor kokatzen dut, hain zuzen, androzentrismoa eta sexismoaren ondorioz eman den ezagutzaren jabetzaren lapurretari buelta emateko lana: orain arte kontatutako HISTORIAREN BEGIRADA KRITIKOA eta HISTORIAREN BERRIDAZKETA (emakumeek egindako ekarpenak eta ezkutuan egon diren emakumeak plazaratzea eta baloratzea)
Bukatzeko, SARA CARRACELAS aukeratu dut .Nire eskolako ikasle ohia da eta bere bizitza , trabaz eta erronkaz benetako istorio bat izanda, neska honek egunerokotasunean erakusten duen adorea eta lortutako emaitzak eredugarriak dira guztiz. Hona bere bizitza laburbiltzen duen bideo bat:
https://www.youtube.com/watch?v=u3o_LJ_utqs
AUPA SARA !!!! Euskal Herriko kirolaren historian zure tokia ederki irabazi duzu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina