2019/12/23

ERALDAKETARAKO BI GAKO: ESPAZIOA ETA DENBORA

ERALDAKETARAKO BI GAKO:  

  ESPAZIOA    ETA     DENBORA  .


 
 
Gai honetan jorratutako apunteetako azken lerroetan hau irakurri ahal izan dugu : " Hezitzaileon eta Hezkuntza Sistemaren erronka eta betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak aztertzea, eta sexismoa eta androzentrismoa antzematen denean, birdefinitzea..." Izan ere,  denborak eta espazioen kudeaketan eskuhartzerik egin gabe, errealitate sexista topatzen dugu ,  protagonismoa eta pribilegioak modu deskonpentsatuan ematen direlarik, berrriz ere, nesken kalteetan.Hauxe litzateke, nere usteetan, esku artean dugun beste ERRONKA garrantzitsu bat eskola parekidea lortzeko bidean.
 
Nondik hasi, ordea? Ba hasiera bat izan daiteke galdetegien bitartez eskolan dugun errealitatearen azterketa bat egitea. Honetarako hainbat adibide topatu ahal ditugu sarean, hau da hauetako bat :
 
                            https://egk.eus/wp-content/uploads/2019/02/txostena-hezkidetza.pdf
 
  
ESPAZIOA
• Neskek eta mutilek duten jolastokien erabilera desberdina al da? 
 
 .  Eskolako jolastokian eta jolasteko eremuetan espazioaren banaketa ematen al da?
 
• Nola eta zertan jolasten dute jolas orduan neska eta mutilek patioan?
 
• Zerk edo nork baldintzatzen du ikasleen patio jarduna?
• Espazio eta jolaserako ekipamenduak berritzaileak al dira?
 
• Non daude espazio zabalean neskak? Eta mutilak?
• Mutilak espazio zabalean eta neskak bazterrean egon ohi direla uste duzu?
• Zergatik?
• Espazioaren kudeaketak boterea eman dezake?
 
• Gaur egun ditugun kanpo espazioek erantzuten diote ikasleen beharrei?
 
• Zer egin daiteke horren aurrean?
• Gai honen gainean ikertu edo hausnartu dela uste duzu?
 

Galdetegia egin ondoren, honelako datuak eta ondorio multzoak jaso genitzake:


 Galdetegia erantzun dutenen gehiengoaren arabera (%67) neskek eta mutilek duten jolastokien erabilera ezberdina da, eta zentzu honetan, gehiengoak pentsatzen du (%64,8) eskolako jolastokian eta jolasteko eremuetan ez dela berdintasunezko banaketa bat ematen.
 
Hauek izan dira bildu diren hausnarketetariko batzuk: “Zaletasunen arabera, baina, orokorrean, mutilek kirola egiten dute; eta neskak hizketan egoten dira, edo liburutegira joaten dira. Neskaren batek futbolean aritu nahi badu, ez dago arazorik, baina askotan ez dute egiten, esango dietenaren beldurragatik. Ikastetxeetatik kanpo, neskei soilik zuzendutako jarduerak direnean, bai jokatzen dute futbolean, esaterako”. “Espazio zabalagoetan mutilak daude: futbol zelaia, saskibaloi zelaia... Eta askotan txokoan neskak. Edo neskaren bat mutilekin ere jolasten, baina espazioan bakarrik emakumeak ez”. “Neskak borobilean eserita egoten dira, izkina batean. Txikiak badira, panpinekin jolasten dira; nagusiagoak, hizketan egoten dira. Mutilek hartzen dute espaziorik handiena”. “Mutilek oro har kirolak praktikatzen dituzte, futbola, saskibaloia (neskak ere aritzen dira saskibaloian), pilotan... Neskek oro har jolastu egiten dute sokarekin, lurrean marraztutako jokoetan... Hala ere, Lehen hezkuntzako lehenengo urteetan oraindik neska eta mutilek elkarrekin jolasten dute gehiago eta jolas antzekoagoetara”.
 
Errealitate honen argazkia eta deskribapena klaustro batean aurkeztea proposatzen dut eskolan sentsibilizaziorako material moduan, uste baitut gertuko errealitatearen kontzientzia hartzea nahiko bortitza dela . Sinple bezain potentea .
 
Gertuko errealitatearen azterketatik abiatzea oso esanguratsua suertatzen da , beti pentsatzen baitugu horrelako egoerak munduaren beste puntan gertatzen direla. Honengatik aukeratu dudan posta hau da :
 
 
Bertan oso aurkezpen erakargarri batekin Ixarrek Nafarroako ikastetxeen izenen azterketari ekiten dio eta datuak oso argigarriak dira:  538 ikastetxetako izenetatik 74 soilik dira emakumeenak: 
                     ( 62 elizkoiak eta nobleziari dagozkionak eta 8 laikoak). Honelako azterketa sinpleetan sentsibilizaziorako bidea topatu ahal dugu,bizi duguna gordina baita argazkira, datuetara, deskribapenetara ...e.a. eramanda...kontzientziara, alegia.
 
 
 
  
 
 
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina