Iazko ArgiƱe Alacano Loitiren sarrera oso interesgarria iruditu zait, hainbat materiala ematen duelako: artikuluak, bideoak, argazkiak eta irudiak. Guztien artean, mansplaining eta manterrunting horien inguruko bideoak bene-benetan onak. Umorez ikusita Irantzu Varelaren eskutik, agerian uzten dute oso errealitate gordina. Nire ustez, pentsaera kritikoa lantzeko DBHko ikasleekin oso bideo aproposak dira.
Duela urte batzuk "Durangaldeko emakume aitzindariak" lana egiteko ikasleekin, konturatu ginen ez zeudela emakumeen izenik Durangoko kaleetan. Ordutik hona hiru agertu dira, eta hori aurrerapausu handia da. Dena dela, ez genuen topatzen Durangaldeko emakume aitzindariei buruz ezer, eta Marisa Barrenaren artikuluari esker, aurkitu genituen hainbat emakume. Hortik hasi ginen tiratzen eta Martina Ibaibarriaga topatu genuen. Berak kale bat zuen Gasteizen, eta horren inguruan klaseko mutil batek polemika latza aurkitu zuen. Emilio Larreinak Martina Ibaibarriagaren legenda desmontatu nahi zuen. Hori zer izango da? Manisalwaystrue? Agian Martinaren historia ez da guztiz egia, baina egiazkoak dira kontatu dizkiguten historia guztiak edo gizonak protagonistak direnez ez da zalantzan jartzen?
Gaiak gogoratu dit aspaldian ikusitako bideoa. Gerra baten ostean, errealitatea gordina bada ere, emakumeena askoz gordinagoa da. Ruandaren gerra zibilaren ostean, emakumeak guztiz txundituta geratu ziren, bakarrik, diru sarrerarik gabe... eta danborrak jotzen hasi ziren. Hasieran gogorra izan zen, danborra jotzea gizonezkoen gauza bat zelako, baina denborarekin sendatzen laguntzeko eta beste negozio batzuk antolatzeko balio izan zaie, hau da, espazioa okupatzen sendatu dira eta aurrera egin dute emakumeek. Hona hemen bideo hunkigarria:
Errepresentazio eta denboraren erabileraren oreka nahi badugu ikasleekin lan dezakegu pentsaera kritikoa lantzeko proposamenen bidez. Iazko aukeratu dudan sarreran dioenez, STEILASek argitaratu duen unitate didaktikoaren bidez, “Pertsona guztiak edonon”; baina ezin dugu ahaztu gure kideak, familiak eta heldu guztiek ikasteko duten irakasgai dela hemen aztertutakoa eta eurekin ere landu behar dugula. Nola? Gaia elkarrizketetara ekartzen, bideoak erakusten, egoera ikusarazten eta ideia berriak proposatzen, adibidez, patioak eraldatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina