2019/12/13

Hizkuntza ez sexista






Sarrera sakona eta mamitsua ArgiƱe Aracano Loidirena. Aste honetako auziaren laburpen gisa erabiltzeko proposatuko nuke nik eta gainera, umore kutsua galdu gabe. Dena den, esaldi bat berreskuratuko nuke, Ibon Sarasolaren hitzak, hain zuzen ere: “gizartea matxista bada, hizkuntza matxista izango da eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntzaren erabilera ere aldatzen joango da”.



GIDA Hizkuntza ez sexisten artean Euskararen erabilera inklusiboa, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza eta Pikara Magazine argitaratutakoa aukeratu dut.
Alde batetik, sakona bezain mamitsua iruditu zaidalako. arlo teorikoaz arduratzeaz gain, arlo praktikoan ere pistak luzatzen dituzte. Beste alde batetik, egileak ausartak izan direlako eta betiko azterketa gainditzen saiatu direlako. Esaterako hirugarren atalean erronka berri bat iragartzen dute: SEXISMOTIK HARAGO: HIZKERA INKLUSIBOA

Gidak dioen moduan: “Sexismoa ez da hizkuntzan eta hizkeran eragina duen diskriminazio sistema bakarra. Hizkuntzaren erabilera begirada kritikoz aztertzen badugu eta hizkeraren bidez berdintasuna eta aniztasuna ikusarazteko apustua egin badugu, ezinbestean erreparatu behar diogu beste botere sistemei: arrazakeriari, heterosexismoari, transfobiari eta kapazitismoari, besteak beste.

Orain arte, komunikazioan emakumeak ikusaraztearen beharraz aritu gara, baina zer emakumeri buruz ari gara? Zer emakume ahazten dugu? Androzentrismoak gizona jartzen du erdigunean, baina ez edozein gizon: zuria, heterosexuala, desgaitasunik gabekoa…

Errealitate berriak izendatzeko, hitz berriak behar ditugu. Gure gizartean gero eta gehiago ikusten da aniztasuna; beraz, gizon zuri heterosexual eta desgaitasunik gabeko subjektu horretatik at geratzen diren pertsonek diskriminazioa eta indarkeria bizi dute. Ikuspegi intersekzionalak aintzat hartzen ditu botere sistemen arteko harreman konplexuak. Genero ikuspegia duen komunikazioan intersekzionalitatea txertatzea erronka garrantzitsua da eta hori izango da hirugarren gai honen xedea.



Nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronka nagusia edo gakoa gure errealitea aztertzeko gaitasuna lantzea da. Horretarako hizkuntza ezinbestezko tresna izango da. Azken finean, hizkuntza ere hezkidetzen den heinean, bazterturik daudenek hitza berreskuratuko dute, eta baloratuak, barneratuak eta kontsideratuak izango dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina