2019/12/24

DENBORAREN ETA ESPAZIOAREN JABEKUNTZA

Akrostikoa:





Akrostikoan agertzen diren hitzak ezinbestekoak dira emakumearen errepresentazioa ziurtatzeko. Denbora eta espazioa da gure egunerokoan betetzen duguna, edozein gauza egiten dugula ere. Egia da, eta irakurgaian ere ikusi dugu, emakumeak historian zehar hainbat egin duela, baina ez dagoela bere errepresentazioa ziurtatuta eta beste alor batetik joan dela gure bidea, alegia, isiltasun eta izkutuko bidetik. Ahalduntzeak ireki ahalko dizkigula bideak sinisten dut. Egiten duguna bistaratzeak eta urteen poderioz sistema heteropatriarkatu honek bistaratzen utzi ez dizkigun makina bat lan eta ahalegin bistan jartzeak merezi dugun errepresentazioa, bai espazio desberdinetan, bai denboran kokatzeko abagunea izango dugu.

Jabekuntza, bai, emakumeon jabekuntza da landu behar duguna, geure buruaren jabe bakarrak izateaz gain, dugun ahalduntze, abilezia, etabarrez ohartu ahal izateko.
Iazko post bat aukeratzekotan #Ixar-en posta aukeratuko nuke: hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/ni-naizhi-haizhemen-gaude.html    akrostikoa izugarri gustatu zait, posta, oro har, oso bisuala eta ulerterraza egin du, erakargarria, alegia eta horrez gain, oso interesgarria.



Honen guztiaren aurrean,  eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko lehenetsiko nituzkeen erronkak hauexek lirateke:
-Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea, alegia, konpetentzia digitalean egoki heztea.
-Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.
-Eguneroko espazioa eta denborak ikuspuntu ikuspegi hezkidetzailetik begiratzea eta berrantolatu eta berreraikitzea.


Eskola batzuk, kasu honetan, Lekeitioko eskola, patioaren antolaketan eredu bilakatu da. Horra hor euren lana:

https://docs.google.com/presentation/d/1Bq_zMfxY4-aecEflRpJuRFDJ6KzcWIaRDym2Z831aL4/edit#slide=id.p

 STEILASek egindako UD interesgarria bat eskolako espazioari buruz:

  https://drive.google.com/file/d/1mxj5ZUeqquLbB8J4az4aidLNqIM_m3kx/view