Noiztik eman da sexu-genero sistema, zein da patriarkatuaren jatorria ?
Betidanik egin diot nire buruari galdera hau. Bideotxo hau prestatu dut, laburpen moduan.
Eta... zergatik mantendu da?
Sortu zen arrazoi berdinengatik.
Alde batetik, eta Monique Wiittig teorialariaren hitzak erabiliko ditut: “sexuari ezarritako bitasuna sistema baten ugalketa helburuen zerbitzuan dago, eta sistema hori nahitaezko heterosexualitatea da”.
Ugalketa aitzakitzat hartuta, historian zehar emakumearen bilakerak jaiotze tasan izan duen eragina erabiliz eta hori interesen arabera erabiliz, hierarkizazio eta botero-harremanak mantentzeko, gutxi batzuen onerako.
Zergatiak eta ondorioak eskutik ebatuta datoz:
Sexu bateko pertsonak diskriminatzea.
Garapen globala eragoztea.
Dominazio-mendeko harremanak garatzea.
Aniztasunik ez existitzea.
Sexu-genero aginduak aurrera ez eramateak ondorio negatiboak izatea.
Sexu-genero sistemari buruz aritu gara aste honetan.
Aspaldiko partez gai honekin bueltaka ibili naiz, betidanik kezkatu nau eta beti karraskatu dit gauzak horrela izan beharrak. Are gehiago seme-alaba jaio zirenean ez nuelako horretan hazi ezta gutxiago hezi nahi.
Ezarritako dikotomiak eta hierarkiak gainera ni neu "neska" izanda (diotenez), galtzaile paperean uzten ninduen beti.
Gure sinbolikoak, kolektiboa dena, paper konkretu batzuk inposatzen dizkigu txanponaren alde batean edo bestean egonda. Saiatzen dira behin eta berriz egoera horien normalizazioa frogatzen: naturala delako, betidanik horrela izan delako, gure senan datorrelako....baina materialak irakurtzerakoan berriz birplanteatu naiz zelan den dena lotuta eta guztiz itxita duten sistema guztia mantentzeko, sistema hetropatriarkala-ekonomikoa.... "makivelikoa" deritzot eta egia esan erabat blindatutako engranajea mantentzen du. Beldurtzen nau benetan hain sistema korapilatsu eta iruzurtian murgilduta egoteak.
Materialean aipatzen den moduan: "Generoa estatus eta botere harremanak antolatzen dituen sistema soziala da. Genero sistemak lan egiten du bere sistema ekoiztu eta mantentzeko maila soziokulturalean, maila interakzionalean, eta maila indibidualean" (Crawford eta Chaffin).
Txikitatik (jaio baino lehenago be), sozializazio prozesuaren bidez sistemak eraikitakoak barneraten ditugu geure eraikuntza pertsonala osatzen, eta osaketa hori mugen barnean egon ala ez opariak (maitasuna, ospea, onarpena...) edota zigorrak (kritika, mesprestxua, isolamendua...) jasoko ditugu.
EHUk egindako bideoan argi uzten dira horrelako prozesuak nolakoak diren.
Harritzen nau gazte batzuen erantzunak sexismoari buruz, arrazoiak gustuetan oinarritzen.....ufff...fuertea.
Bideoa: https://youtu.be/odRwHfU6hW0
Baina argi dekot apunteetan aipatzen den moduan, mundua ez dela “den bezalakoa”, gu eraikitzen ari gara egunero eta gure esku dago bide berriak sortzea edo horren alde agertzea.
Esan dudan moduan aspaldiko partez nabil gai honekin eta textu desberdinak idatzi ditut, eskutitza formatuan batez ere jostailu eta ipuinen sexismoa eta estereotipoen transmizioa salatzen. Batzuk publikatu zizkidaten eta zuekin konpartitu nahi ditut nahiz eta batzuk erdaraz egon, hurrengo sarrera batean denak jarzteko asmoa dut, ia.
Nire asmoa Amelia Barquinen berbera da: "askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko...”
Aurreko edizioko Argiñeren sarrera gustatu zait: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/10/zer-da-normala.html. Lotura pilo agertzen dira eta hausnartzeko zein eztabaida egiteko gai potoloa ikutzen du: normaltasunarena.
Ikasleekin lantzeko, niri hainbeste gustatzen zaidan publizitatea eta horrek transmititzen duenaren hausnarketa ariketak erabili ohi dut:
Aldizkari bateko iragarkia bilatu eta aztertu: mezua, kolorea, transmititzen dituen baloreak-mezuak, nori zuzenduta dagoen,....
Gabonetan jostailu katalagoen azterketak: neska eta mutilenn jostailuak, estereotipoen errproduzioa...
Eta azkenik topa diztakegun oztopoei buruz, argi ikusten direla uste dut: publizitatea, mass-media, jostailuak, ipuinak, TBko serieak, musika, moda....jendartea orokorrean, ze era horretan sistema ez dugu zalantzan ezta kolokan jartzen, dena berdin mantentzen da, bakoitza bere lekuan lasai ezer kuestionatu barik eta jarritu dezkegu produkzioarekin, salmentarekin, binarismoan eroso (batzuk beste batzuk baino gehiago) betikolez.
Hauxe galdera interesagarria guraso
talde baten egitekoa. Eta holaxe bota nuen “Zuontzako, zer da
Hezkidetza?” Eta nahiko izanda ez, mutil gazte (nilakoak) talde
baten be bai.
Lehenengo
taldean berrogeiak iadanik danak konplituta. Ia danak, bat ezik,
etxez kanpoko langileak. Bestea barriz ikasten ari da, aita eta etxeko-andro da (zelan
botatzen ditut garai haiek faltan). Hiru gizon gaude. Beste bi aitak kanpoan egiten dugu lan, baita.
Emakumeak
bederatzi. Hauetatik sei, ama. Beste hiruak “aske eta libre”.
Danek egiten dute lan kanpoan, eta etxean. Sukaldariak, postariak,
irakasleak, bus gidariak, teknikariak, idazkariak, elektronikariak,
abeslariak, dendariak... gara.
Bigarrenean
mutil gazteak danak. Institutu garaitik ezagunak danak. Hamazazpi
guztira. Aitak, alaba-seme bakoak, ezkonduak, ezkongabeak,
bikotedunak, bikotegabeak, dibortziatuak, langileak, heteroak,
homoak, kirolzaleak, nagiak, lodiak, argalak,... Hauei, internet ez
erabiltzeko galdegin nien.
Eta
tristuraz ikusi dut zer gertatu den.
Lehenengo
taldeko erantzun gehienak erabat informalak izan dira, hau da,
erantzuna zehaztu barik, galdera gehiago eginda baina euren eritzia
benetan emon barik. Lauk “gaur egungo heziketa” aipatu dute.
“Gizonak eta emakumeak elkarrekin heztea” beste bik.
Bigarren
taldean hiru erantzun: “Heziketa kideen artean egitendenean”,
“Genero arteko errespetuan heztea, heteropatriarkatuak ezartzen
dituen jarrerekin kritiko” eta “Generoen arteko berdintasunean
oinarritutako heziketa”. Aita dira hirurrak.
Beraz,
nere lagunen artean, hezkuntzak garrantzia izango du, baina
hezkidetza zer den edo emoten dan ez dago batere argi.
“pertsona
heziz gizartea hazi”
Aurreko
urteetako post bat aukeratzekotan Agurtzane Goitia Lopezen
“HEZKIDETZA
IKUSPEGI BERRIA (Hausnarketa)” aukeratu dut. Umorearen bidez
hainbat estereotipo apurtzen
dituelako eta lanerako oso aproposa dalako umorea.
ATZOKO "HEZKIDETZAN HAZTEN ETA HEZTEN" FALTA DENA....upppsss
Aste potolo ondoren azken momentuko presekin, gauaren logurearekin....lanaren erdia ahazuta uuppppssss.
Ia ondino konpontzebiderik dagoen.
Inkestadela eta inguruan ditudan eguneroko lagun gehienak hezkuntzakoak edo feministak izanda....ez zegoen zalantza gehiegirik emaitza onak ateratzeko, horregatik txikitako koadrilarengana jotzea hobe izango zela pentsatu nuen.
Hantxe ere batzuk amak izanda edota sentsibilitate sozial puntu batekin.....baietz jakin zertan datza: berdintasunean heztea, aukera berdinak ematearen kontua,...
Beste batzuk eskola mistoan ondino kokatuta edo, "denak berdin" neskak zein mutilak berdin tratatu (homogenizazioan oinarrituta eta ez ekidadean....) eta espero nuenak....defentsan jarrita "zure kontu horiek OS/AS eta horrelakoak".
En fin.....errealitatearen islada: aliatuak, aurreko paradigmakoak zein erresistentzian daudenak.
Nik askotan azkenengo hauei esaten diedan bezala: "no vaya a ser que os lleguemos a cuestionar algo"
Pasa den kurtsoko sarreretan bilatzen asko gustau zait Ixar izeneko kideak egindakoa. "3.astean Pentsatzen, Hausnartzen" lelopean eta ondorengo loturarekin:
Hezkidetzaren inguruan ikusten ari garena geroz eta ugariago eta esanguratsuago egiten zaigun prozesu honen ibilbidean kokatu behar dugu, izan ere, edonon topatzen ditugu, baita geure burua ere, estereotipoetan murgilduta eta ai! berehala kuestionatzen esandakoa edota barnetik pasatu zaiguna.
Eta prozesu honetan zaude ala ez zaude! Hala ere, tarteko bat izan liteke, bidea egin nahi izatea.
Honela iritsi ginen ostiralean geure ekipo osoaren lan saiora. Inkesta egiteko hitzen hodeia erabili genuen www.menti.com aplikazioaren bidez kodea sortu eta kide bakoitzak bere mugikorretik erantzun zuen.
Segidan Hezkidetza definizioa eta esanak bakarka eta, ondoren, bikote parekideetan (aurten ekipo parekidea dugu gurean!!) ideiak, erronkak eta zer gehiago jakin nahiko genukeen jaso eta partekatu genuen.
Ondorioen artean azpimarragarrienak:
Etengabeko prestakuntza beharra: hainbat kontzeptuen aurrean segurtasun falta
Mekanismo baztertzaileak identifikatzeko asmo sendoa (geure taldean bertan)
Erabiliko dugun lehen mekanismoa: Bestearen inguruko hizkuntza goxatzea
Eskertzekoa da dugun komunikazio maila, geure garapen pertsonalean eta profesionalean zein lagungarria zaigun. Hilean behin ostiral batez bi ordu eskaintzen jarraituko gatzaizkio geure hezkidetzaile ikuspegiari.
Leloaren inspirazio-iturri Mikel Laboak Joxean Artzeri eskatu zion “Martxa baten lehen notak” poesiatik dator: INON EZ INOR MENPEKORIKAN (eta elkartasunean guztiok lor dezagun).
Amaitzeko, aurreko edizioren batean egindako sarrera bat aprobetxatuko dut, izan ere, oso bat nator jasotzen dituen hezkidetza lantzeko 5 arrazoirekin. Eskerrik asko #Garazi
Nire inguruko bost gizoni honako galderak hauek egin dizkiet:
·Ezagutzen
al duzu Hezkidetza terminoa?
·Zure
ustez, zer da Hezkidetza?
·Zer
edo zer egiten duzu Hezkidetza bultzatzeko?
Bere erantzunak aztertu ondoren honako ondorio hauek ateratzera ausartzen
naiz:
Guztiek diote hitza edota terminoa ezagutzen dutela, baina definitzerakoan
multzo batek hezkidetzaren garapena emakumeen esparruan bakarrik kokatu du eta
beste multzo batek gizonok zer esan eta zer egin bageneukala azpimarratu du.
Tamalez, esan daiteke batzuren ustez, oraindik Hezkidetza emakumeen erronka bat
da.
Dena den, hezkidetzarekin zerikusia duten hitzak aipatzean, oinarrizko
terminologia borobildu dute: berdintasuna, elkartasuna, askatasuna, erantzukizuna,
estereotipo sexistarik ez…
Hezkidetzaren arlo praktikoa azaltzeko eskatu nienean, berriro bi ideia
nagusi sumatu ditut, talde batek adierazi du Hezkidetza bidaia horretan gizonek
emakumeak laguntzen dituztela eta beste talde batek aldarrikatzen dute guztion
ardura dela.
Hori dela eta, nire lelo digitalean azken ideia horri indarra eman nahi
diot:
Hau dena kontuan hartuz, uste dut badaudela
arrazoi ugari Hezkidetza lantzen jarraitzeko:
·Gizon
askok erronka hori ez da gure borroka pentsatzen duelako.
·Egunerokotasunean
emakumeekiko portaera eta jarrera desegoki dezente ikusten direlako.
·Emakumeen
kontrako biolentziaren datuak oso kezkagarriak direlako.
·Hainbat
kasutan berdintasunean hezteak gure kontraesanak azaleratzen dizkigulako.
·Mundu
hobe batean bizi nahi dudalako.
#jmpn
HEZKIDETZA
HEZKIDETZAN HAZTEN ETA HEZTEN
Hezkidetzari buruz hausnarketa egiterakoan foroan saiatu naiz nire definizio propioa eraikitzen beraz ez naiz berriro horri buruz ibiliko honetan. Norbaitek interesatuta agertzekotan hara jo dezan.
Mari José Urrozola, Marian Moreno Llaneza, Carmen Ruíz Repullo, Marina Subirats, Amparo Tomé eta beste hainbeste hezkidetzako maistrak eta erreferente aipa ditzakegu izugarrizko definizioak eta erreflexioak egiteko.
Pedagogia feminista eta arlo bereko ezagutzei esker garrantzizko ekarpenak jaso ditugu genero eraikuntzei, mekanismo batzertzailei, hierarkiei, androzentrismo eta pentsaera heteropatriarkalei buruz besteak beste; eta hori dela eta neska zein mutilen garapen osoa, integrala, askea, genero-estereotipo sexistarik at bide bila gabiltza Hezkidetzaren bidez.
Teoriatik praktikara saltoa emateko komunitate osoaren inplikazioa lortu beharko dugu, aliatugaz hasita....pixkanaka pixkanaka besteak gureganatzen guztion artean bidea eraikiz.
Horretarako informazioa, prestakuntza, hausnarketa, egoeraren jabekuntza,....sakoneko aldaketetarantz abiatzeko desegiten-eraikitzen-desikasten-ikasten-berikasten prozesuan etengabe abiatuz guztion artean gure leloa posiblea bihurtzen:
Horixe izan beharko litzateke gure HEZITZAILE HEZKIDATZALE leloa.
Hezkitza zer den jakiteko asmoz, inkesta
txiki bat egin diet 8 lagun eta senideri whatssap-en bidez.
Aurreikusi nuen
zerbait egiaztatu dut: pertsona askok ez dakite hitz honen esanahia, eta
dakitenean askotan eskolarekin lotzen dute, ez familiarekin.
Javirentzat,
enpresa kudeatzailea, haurrak ikastetxeetan zein familietan hezteko ardura da.
Marianorentzat,
sektore publikoko erretiratua, haurrek eskolan elkarrekin hezteko duten
eskubidea da, bereizketarik gabe.
Begoñarentzat,
administraria, berdintasunean heztea da, baina hori soilik eskolan egiten da, familietan ez.
Elenaren
ustez,garbitzailea, bizitzaren alderdi guztietan berdintasunean heztea. Guztiok
eskubide eta betebehar berberak ditugu.
Margarentzat,
irakaslea, berdintasunean heztea da, sexuaren arabera diskriminatu gabe.
Arantzarentzat,
irakaslea, berdintasunean heztea da, denek batera jolastea euren generoagatik
mugatu gabe, eta aukera berberak ematea beren etorkizuna aukeratzeko.
Soniarentzat,
langabetua, eskolan egindakoa da, baina gizartean ez da berdintasunean hezten.
Ikerrentzat,
zerbitzaria, hori da orain eskolan egiten dena, haurrak berdin-berdin heztea.
Aurreko
urteko sarreraren artean #Uxanarena atentzio deitu dit. Hezkidetza lantzeko sexismoren
diagnosiari garrantzia ematen diolako.Hezkuntzako hainbat eremu hausnartu behar direla esaten du, liburuen
edukiak, espazioen erabilera, hizkuntza…
Lan hau egin eta gero, gure inguruko sexismoa ezagutuz, aldaketak egiten hasi gaitezke Hezkidetzara hurbilduz, errealitatean
oinarrituz.
Nire 5
arrazoi hezkidetza lantzeko hauexek dira:
1.
Hezkidetza landu behar dugu, gizonak eta emakumeak zoriontsuagoak izan
daitezen, genero-estereotipoen kortsetik aske.
2.
Haurrak benetan diren bezala garatu ahal izateko, beren benetako nortasuna garatu
ahal izateko.
3.
Mundu justuago egiteko, desberdintasun gutxiagoarekin.
4.
Mundu ez hain bortitz eta seguruagoa egiteko, bakean bizi ahal garen tokia bihurtuz.
5.
Pertsona guztien talentuak ahalik eta gehien garatu.
Ziberaktibatu zaitez 2.0#Josune MUGITU ZAITEZ SARE SOZIALETAN, partekatu zure ikuspegi hezkidetzailea lankide, lagun edo familiarekin, zuk nahi duzunarekin. Baina oroitu hezkidetza sustatzeko zubi lana eta zubi laguna izatea beharrezkoa da, animatu parte hartzera¡¡¡ Ni ere hasi berria naiz bide honetan, eutsi goiari denak garrantzitsuak gara eta. ZU ERE BAI¡
Hezkidetzaren inguruko hausnarketa
honetarako, Google galdetegi bat prestatu eta whatsapp bitartez zabaldu dut, 16
pertsonek erantzun dutelarik.
Galdetegia erantzun dutenen artean
adin ezberdinetako jendea dago 20 urtetik hasi eta 61etik gorakoak ere egonik.
%37,5ak hezkuntzan lan egiten du eta %81,3a emakumeak dira.
Hezkidetza zer den galdeturik, batek
ez zekien zer den, gainontzekoek bazekiten edo entzuna zuten eta honako hauek dira
hezkidetzarekin lotzen dituzten hitzak:
Gehienek hezkidetza zer den jakin
arren, jarduera ildoak zehazterakoan zailtasunak izan dituzte, hala ere, gehien
errepikatutako jarduera ildoa hurrengoa izan da, “Berdintasunean heztea genero desberdintasunik gabe”.
ETA NIK?
Nik neuk, Hezkidetza esaldi batean definitu beharko
banuke, hurrengoa litzateke:
Hori horrela, nire inguru hurbilean hezkidetzaren
beharra eta honen lanketa justifikatzeko bost arrazoiak hurrengoak dira:
Bukatzeko,
2017an, #Garazi -k egindako sarrera azpimarratu nahiko nuke, modu original
batean Hezkidetzari egindako poema biziki gustatu baitzait.
Aste honetan hezkidetza zer den jakitea tokatu zaigu eta honekin batera zein diren jarduera -ildoak. Nire inguruko pertsonei inkesta egin ondoren, erantzunak oso era askotakoak izan dira. Baina den samar komunean dutela esan badaiteke, hezkidetzari buruz berba egiten dugunean hezkiketaz eta berdintasuna hitz egitea da.
Beste puntu bat kontuan hartzeko da, gehienak hezkuntzaren munduan edota alabak zituztenak. Beraz galdetzen diedanean zeintzuk izaten diren ildoak, gehienak bazekiten zeri buruz berba egin nuen. Hori dela eta bere erantzunak ziren: Berdintasuna, orientazio akademiko askatasunez aukeratzea, pertsonei errespetua izatea,.....
Beste batzuk, ordea, aitortu behar dut beste batzuek ez zeukatela ezta ideiarik ere zeri buruz berba egin nuen. Baina txarrena ez da hori , baizik eta nire adinekoak ziren . Haien erantzuna izan zen: Zeri buruz berba egiten duzu?
Hori dela eta hona hemen nire leloa:
Zergatik da hain garrantzitsua hezkidetza lantzea?
Hau dela eta nire 5 arrazoi hezkidetza lantzeko hauek dira:
1.- Gizartea inplikazioa behar dugulako 2.- Emakumeak edozein motatko bortzikeria gehiago ez jasatzeko 3.- Jendeen artean berdintasunaren balioak zabaltzeko 4.- Maskulinitate berriak gero eta ugariagoak izatea 5.- Askatasunez bizitzeko eta maitatzeko
Berdintasunaren aldeko hezkuntzak duen garrantzia ikusteko, Europako 10 herrialdetan egindako azterlan baten datu batzuk emango ditugu ezagutzera: 1.- 15 eta 19 urte bitarteko emakume gazteen% 30 indarkeriaren biktimak dira harreman afektibo-sexualetan. 2.- 18-27 urteko emakumeen% 19,7tik% 52,2ra bitartean gutxienez sexu-biktimizazioko intzidente bat izan dute. 3.- 15 urteko emakume europarren% 35 indarkeria fisikoaren eta sexualaren biktima izan dira. 4.- 15 eta 22 urte bitarteko emakumeen% 21ek esan zuen psikologikoki, sexualki eta fisikoki abusatu zutela.
Has gaitezen bideo honekin:
Unitate didaktiko honetan abesti gehiago ditugu abestuz lan egiteko:
Adituen testuak irakurtzen hasi baino lehen nire inguru hurbilenetik abiatzea erabaki dut "Hezkidetza" terminoaz dakitena nirekin partekatu dezaten. Anonimotasuna ziurtatu nahian, Google inprimaki bat sortu eta inguruko hainbat ate jotzea erabaki dut, norbaiten erantzuna jasoko dudalakoan... Eta poztu egin naiz.
Alde batetik, jasotako erantzunak uste baino askoz gehiago izan dira. Ingurukoen %88ak ezagutzen du hitza (kontuan izanik gurasoei zein hezkuntza eremuan ez dabilen baten bati ere bidali diodala, esanguratsua egin zait). Euren hitzetan "beharrezkoa", "justizia", "hezkuntza ereduaren aldaketa", edota "desikasi" hitzak aurkitu ditut, eta, batez ere, egungo errealitatea aldatzeko ilusioa somatu dut, utopiarekin lotu ahal izango genituzkeen hitzak aurkituz: "pertsonak askatasunez hautu libreak egiteko ahalduntzea litzateke hezkidetzaren ardatza":
Eta esku artean lan handia dugunaren sentsazioa izan dut, hautu libreak egiteko, askatasunean erabakitzeko, ezinbestekoa baitugu jakintza, ezagutza. Abiapuntua Feminismoaren historia ezagutzea izan beharko luke (hitzaren konnotazioak, injustiziaren sustraiak eta gaur egungo errealitatea ezagutzeko arrazoiak barneratuz). Horretarako, erreferentzia pare batekin buka dezakedala pentsatu dut, gure lanaren hasiera honetan: