DENBORA, IZENA, IZANA, ESPAZIOA, ERALDAKETA...
hitzak baino askoz gehiago.
Denborak aldatzen doazela badiote ere
horien Erabilera eta errepresentazioa berriz ez hainbeste
Norberak aukeratu dezan
Bere denboraren erabilera
Osotasunean, askatasunez...
eta horrela bakoitzaren eRrepresentazioa
Agerian agertaraztea.
Pasa den urteko posten artean bereziki gustatu zait Ixar moduan sinatutako Itziar Irgoienena: https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/ni-naizhi-haizhemen-gaude.html, batez ere erabili duen akrostikoa (oso berezia por zierto), eta ikastetxeei buruz egindako ikerketa.
Nik ere askotan pentsatu dut zelan den posiblea hezkuntza munduan gehiengo nabaria izanda ere hain emakume izen eskasa izatea zentruek.
Nire ordezko garaietan seguraski 20 zentru baino gehiagotik pasa naiz eta birritan baino ez dut emakume baten izena dutenekin topo egin: Gallartako "Dolores Ibarruri" eta Sestaoko "Angela Figuera".
Erreflexio berberarekin jarraituz "Non dauden emakumeen izenak?", pasa den urteko post mordoetan agertzen den bideoa partekatu nahiko nuke:
Sensibilizaziorako zentratuko naiz gure zentruen diagnostikoetan, ze diagnostiko ona egin ondoren erreflexio sakonerako ondorioak atera daitezke eta hortik hasita eraldaketa lanak martxan jarri..
Seme-alabaren ikastolan Hezkidetza taldea sortu genuenean hortik hasi ginen eta behaketa desberdinak egin genituen edo gutxienez saiatu ginen egiten: hizkuntzaren erabilera (idatzi ofizialetan, bileretan, karteletan...), espazioak (patioak, komunak,), lanak (karguak, antolaketak,...), denborak (parte hartzeak, arreta,..), materialen azterketa (liburuak, ipuinak, jostailuak, materialak...), harremanak, familiak (parte hartzeak, ardurak,...), eskolaz konpokoak (kirolak, hizkuntzak, musika,....parte hartzea sexuen araberakoa...)...
Erabaki batzuk hartu ziren eta bide batez gauza batzuk pixkanaka pixkanak aldatzen joan ziren: hizkuntzarena (zuzenketa lanak, giden jarraipena, barneraketa...), espazioak (baloi gabeko egunak, patioaren birantolaketa, komun mixtoak,...), lanak (erreflexioa, birantolaketa...), denborak (kontzientzia hartu...), materialak (batzuk baztertu, berriak aztertu...).... Bidea hasita baina asko egiten eta egiteke ondino.
Patioarenean zentratzeko Ttipi Studiotik sortutako ELKARTOKI proiektua aipatuko nuke bereziena bezala:
https://wearetipi.co/public/docs/patioa_denona_da.pdf
https://tipigara.co/public/docs/elkartoki_azalpen_orria_tipi.pdf
file:///C:/Users/K540L/Downloads/41_43.Aldiri%2027.pdf
http://aldizkaria.ikastola.eus/node/628
https://wearetipi.co/69/publikazioak/bideoa-elkartoki-dokumentala
Oso interesanteak dituzten proiektu eta planteamenduak disenu arloan eraldaketa moduan aipatu nahi ditut orrialdea hemen jarriz; "Diseinua soluzioak sortzeko tresna bezala erabiltzen dugu, pertsonen bizimodua eta berauen ahalmen eta gaitasunak hobetzeko erreminta bezala" https://wearetipi.co/
Eta azkenik lantzeko erronkak Hezkidetzako II Planean aipatzen diren zutabeetan zentratuko nintzateke buru belarri aurrera eramateko eta 5 urte hauetan garatzeko.
Bereziki oingo honetan dagokigun arloan gehiago 1-2-3 eta 6:
1.- Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2.- Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista.
3.- Emakumeen jakintza eta haien ekarpen soziala eta historikoa integratzea.
6.- Ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.