2020/01/27

DES-ORIENTATUAK AL GAUDE?

Aste honetan orientazioa eta aukera akademikoei buruz hitzegin dugu eta zein puntutaraino garen libre nahi duguna aukeratzeko. Argi dago zenbait ikasketetan emakumeen kopurua mutilena baino txikiaga dela eta horiek aldi berean, badutela orain arte ezarritako genero-rolekin zerikusi handia. Beraz, konturatzen ez garen arren, barneratutako estereotipoen isla  da hori. Horregatik nire memea:
Honekin erlazionatuta dago aztertu dudan ikerlana:
 “BERDINTASUNAREN BALIOAK DUEN ERAGINA EUSKADIKO BATXILERGOKO 2. URTEKO IKASLEEK GOI-MAILAKO IKASKETAK HAUTATZERAKOAN” azterlana hartu dut abiapuntu, oso esanguratsua irudi baitzait hor azaldutakoa. Honek dio, neskek eta mutilek ez dutela antzematen genero-estereotipoek goi mailako ikasketen aukeraketan duten eragina. Inkestatutako neska-mutilen artean,  hamar ikasletik zortziren iritzian, erabakian pisu handiena duen alderdia norberaren gustua da («atsegin dut», «nire bokazioa da») eta emakumeek gizonen aukera berdinak dituztela ikasketa bat edo bestea hautatzeko garaian.
Ikerketa honen helburu nagusia hau da: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren balioak duen eragina identifikatzea Euskadiko AEko batxilergoko 2. urteko ikasleek, neska eta mutil, goi-mailako prestakuntza-ibilbidea hautatzerakoan.
Ikerketa honetako hipotesi nagusia emakume eta gizonen arteko berdintasunaren ”diskurtsoaren”  eta   ”praktikaren” artean legokeen desoreka da. Argi dago, berdintasuna balio sozialki zuzena bihurtu dela baino ea egunerokotasunean ere hori ematen den zalantzan jartzen da.
Diskurtsoaren eta praktikaren arteko desoreka horri ”berdintasunaren irudipena” (Valcárcel,
2008:200), ”berdintasunaren erretorika” (Emakunde, 2012:191), ”demokrazia partziala”
edota ”itun zinikoa” (Simón Rodríguez, 2010:94) deitu zaio.
Horretarako, inplikaturik dauden hiru gizarte- eta belaunaldi-agente nagusiren iritziak hartu dira kontutan: Batxilergoko 2. urteko ikasleak,neska eta mutil; haien gurasoak; eta Euskadiko AEko irakasleen kolektiboa.

Hona hemen zenbait datu:


Ateratako ondoriorik aipagarriena honako hau izango litzateke: Lan-esparruan areagotu behar dira emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko estrategiak..Neskek azterlanean zioten bezala, ez baitira ez lan baldintza berberak, ez aukera berdinak lanbide-karreran, ezta soldata berdinak ematen ere.


Ondoren, euskal gazteen artean, berdintasun ezaren inguruko teoria eta praktikaren arteko kontraesanak antzeman dituen topatutako  ikerketa bat:
 Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen «Desberdintasunaren aurreko jarraitutasunak, gatazkak eta hausturak: gazteak eta genero-harremanak Euskadin» izeneko azterlana . Hona hemen bideoa:


Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek direla esango nuke:

1.- Alde batetik, hain barneratuta ditugun estereotipoen desikastea. Horretarako eskolatik txikitatik jasotzen dugun heziketa hezkidetzailea izan behar da: curriculuma, baliabideak, irakasleengandik jasotzen ditugun mezu eta balioak, eredu egokiak… Eta ikasleei estereotipo hauek identifikatzen laguntzea.

2.- Irakasleentzako eta orientatzaileentzako formakuntza orientazioa hezkidetzailea izan dadin. Batzutan, nahigabe, guk bizitutako esperientziak edo usteak transmititzen dizkiegu ikasleei...neskengan konfidantza eta autoestimua lantzea beharrezkoa ikusten dut, benetan nahi dutena aukeratu ahal izateko, aurreiritzirik gabe.

Aurreko edizioetako posten artean #arginerena aukeratu dut, pila bat gustatu zaidalako: Neskak aurrera!
Egin duen akrostikoa primeran dago, eta gero bere esperientzia pertsonal batekin erakusten digu lan munduan aurkitzen ditugun desberdintasunak.
Gainera, adibide eta irudiz josita dago. 
Hona hemen asko gustatu zaidan irudi bat :
Bideo bat bukatzeko...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina