Partaidetza parekidearen inguruan
hausnartzen.
Aurreko edizioetako ikastarokideek
egindako posten artean Agurtzane Goitia Lopez en aukeratu dut (http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/partaidetza-parekidearen-inguruan_20.html), aste honetako gaiari buruzko oso laburpen
egokia aurkezten duelako eta eskoletan partaidetza parekidea lortzeko
proposamen zehatzak egin dituelako.
Nire inguruan partaidetzaren inguruan
behatu dudan aspektu esanguratsuren bat aipatu.
Emakumeen partaidetza lan-muduan
aukeratu dut nire inguruan partaidetza behatzeko auzia eta zenbait datu
esanguratsu mahaiganeratuko ditut:
“Presencia de
las mujeres en las empresas vascas” txostenak jakinarazi du legez Administrazio
Kontseiluan emakumeen% 40 gutxienez izan behar duten 1.229 sozietateetatik%
10,17k baino ez dutela betetzen, hau da, 125 sozietatek. Eta ETEen kasuan,
Euskadin dauden 40.678 sozietateetatik, kopurua pixka bat hobetu da, eta
kontseiluetan% 40ko parekotasun-mailara iristen direnak 10.112 erakundetara
iristen dira, hau da,% 25era.
Ibex-35eko
konpainiei dagokienez,% 26,2k soilik dituzte emakumeak kontseiluetan.
Beste ikerketa batetik[1]
grafiko hau jaso dut:
Aurreko grafikoan sexuaren araberako desberdintasuna
gauzatzen den beste enpresa eremu bat adierazten da; emakumeen eta gizonek
dituzten lanpostuena. Sexu bakoitzaren pisu erlatiboa ia baliokidea da guztizko
enpleguan eta, hortaz, aditzera ematen du erabat feminizatutako
lanbide-kategoriak eta erabat maskulinizatutako lanbide-kategoriak daudela.
Hala, Zuzendaritza eta Tarteko Agintari lanpostuak gizonek bete ohi dituzte; %
30a baino ez da emakumezkoa.
Langile kualifikatuen lanpostuak ere erabat maskulinizatuak
daude, neurri txikiagoan bada ere. Beste aldea, Administrarien lanpostuak
daude,10 lanpostutatik 7 emakumeek betetzen dituzte. Azkenik, lanpostu
teknikoak eta lan ez kualifikatuak berdintsuki daude bi sexuen artean banatuta.
Bukatzeko, nahiz
eta eskoletan nahiko ezaguna izan, berreskuratuko dut metodologia zehatz bat:
Ikaskuntza dialogikoa, izan ere, oso egokia da partaidetza bultzatzeko eta
guztion ezaguera konpartitzeko. Hona hemen metodologia horren printzipioak:
·
Berdinen arteko solasaldia: Elkarrizketa hauetan, ikasle eta irakasleek rol aldaketak egin ditzakete.
Prozesuan parte hartzen duten guztiek elkarri entzuteko ahalegin handia egingo
dute.
·
Kultura jakintasuna: Ez dira batzuk jakintsuak, eta beste batzuk kulturagabekoak edo ezjakinak
izango. Kultura-adimena gizakien arteko harreman guztiei erreparatzen diena da.
·
Zentzuaren kontzientzia egin: Guztion artean ikasketa prozesuari zentzua bilatu behar zaio. Baliabideak
sortu behar dira pertsonen arteko harremanak aberatsagoak izan daitezen.
Horretarako, pertsonei beraiei entzun beharko zaie.
·
Dimentsio instrumentala: Baliabide teknologikoak ez daude ikasketa dialogikotik kanpo.
Edozein baliabide erabiliko da, baldin eta komunitatearen baitako harremanak
horrela aberastuko diren.
·
Elkartasuna abiapuntu: Bazterkeriaren aurkako borroka. Berdintasuna bultzatu,finean.
·
Ezberdinak diren artean berdintasuna ezarri: Pertsona guztiei pareko aukerak eman. Orobat, inor baztertu gabe lan
egitea, eta, horretarako, baliabide egokiak abian jartzea.
·
Aldaketa: Pertsonak aldakuntzak jasaten ditu.
[1]
GENEROA PARTAIDETZAREN ERDIGUNEAN. Gipuzkoako enpresetako
emakume langileen partaidetzaren azterketa aurreraturako tresna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina