PARTAIDETZA PAREKIDEA, EREDU BERRIEN BILA.
Emakumeon partaidetzak egiturazko erantzunak behar dituela eta aldi berean, gure partaidetzak egiturazko aldaketak ekar ditzakeela, ideia garrantzitsuak iruditzen zaizkit.
Ideia sinpleak diruditen arren, kontu korapilatsua da partaidetza berri bat eraikitzearena, honen azpian, besteak beste, harreman eta identitate eredu berriak eraikitzearen beharra ezkutatzen baita.
Esku hartze espezifiko bat gabe, nekez lortu ahal dugu partaidetza parekidea edo demokratikoa, izan ere, hamaika dira,belaunaldiz belaunaldiz, behin eta berriz, erreproduzitzen diren zailtasunak: tradizionalki emakumeoi esleitzen zaigun rola, eremu publikora iristeko edo aritzeko mugak, emakumeen presentzia hutsala materialetan, edukietan, antolakutzan...jasotzen dugun arreta, bizitza-proiektuen proiekzioa mugatua, partaidetza-kultura eskasa, boterera iristeko trabak , hizkuntzaren erabilera sexista, komunikabideetan egiten den emakumeon irudiaren erabilera ...EZ DA ZERRENDA MAKALA...
Zerrenda amaigabe hau errepasatu ondoren, emakumeon partaidetza, kontu pertsonal eta pribatutik, gutxi duela esan ahal dugu eta pausu honek PRIBATUTASUNETIK PUBLIKORA ERAMATEN DU, PARTAIDETZAREN IZAERA POLITIKOA ONARTUZ. Hau azpimarratzea garrantzitsua da , izan ere, partaidetza parekidea lortzeko egiten den esku- hartzearen dimentsioa aldatu egiten du. Ez gara ari etxeko kontuetaz, ez gara ari norberan izaeraz,joeraz....sistematizatuta dagoen funtzionamendu batetaz ari baikara. Hau da nere ustetan azpimarratu beharreko aspektu nagusia partaidetza parekideaz aritzean.
Bestalde, zuekin partekatu nahi dut datu base hau, emakumeen partaidetza mailaren arabera sailkatua dagoena.Nahiz eta musika inguruko erreferentziak izan , uste dut benetan baliogarria izan daitekeela gure eremu hezitzaileetan, eredu berrien bila bagabiltza:
Bukatzeko, Agurtzane Goitiak 2016ean idatzitako posta aukeratu dut,
Bertan, eskolak egin beharreko esku hartze baten deskribapena zehazten du, besteak beste, eta oso baliogarrria iruditu zait:
Hezkuntzan kontuan hartu beharko genuke ze nolako genero-sozializazioa ematen den partaidetzaren inguruan eta hortik abiatuz pausuak eman.Hasi beharko lirateke egoera zein den azalarazten, ezagutarazten, neskek eta emakumeek begiak zabaltzeko. Gure eskolako antolaketa bermatzen du guztien partaidetza? Zer aldatu, nola antolatu?
- Horrez gain motibazioa landu; neskek parte-hartzeko ahalmena ikasi ahal dutela adieraziz, haien partaidetza ezinbestekoa dela esanez. Horretarako inguruko erreferenteak eta partaidetza esperientzia positiboak eskaintzea garrantzitsua da, baita prestakuntza jasotzea ere.
- Gure ohiko praktika guztietan genero ikuspegia txertatu (ordezkariak eta batzordeak hautatzerakoan, metodologia kooperatiboa bultzatuz, mundu pribatuari ere bere garrantzia eta lekua emanez, gure harremanak berdintasunean oinarrituz,...)
- Eta azkenik horretarako antolaketa parekidea izatea, uneak bermatuz (denboraren eta espazioaren erabilera parekidea izateko neurriak hartuz, egiturak sortuz,..). Adibide praktiko bat eskainiko dizuet, ikastaro honetan ikusi dudana eta oso interesgarria iruditu zaidana: desempoderamiento educativo, antolaketa horizontala (ikasteko prozesuan ikasleak subjektuak izaten badira, haien heldutasunean ere gizarte-bizitza prozesuaren subjektuak bihurtuko ditugu?)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina