2020/01/12

PARTAIDETZA PAREKIDEA


Aste honetako post hau, gai honetako irakurgaian ageri den partaidetza kontzeptuaren definiziotik abiatu nahiko nuke: “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”
Definizio honek hainbat gako dakar berarekin:
  • Parte hartzea garatu beharreko ahalmena da, beraz, honek ikaskuntza prozesu bat suposatzen du.
  • Prozesu bat da.
  • Eragile aktiboak ezinbestekoak dira, norbere prozesuaren protagonistak diren eragileak.
  • Eragile aktiboak parte hatzen jakin, nahi izan eta ahal izan behar du.

Aurreko edizioetako hainbat ikastarokideek idatzitako postak irakurri ondoren, bat aukeratzekotan Maite A. S.-rena aukeratuko nuke. Izan ere, Maitek bere esperientziatik abiatuz, ausardiaz erakusten du partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak. Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari bada ere, honek ez du bermatzen berdintasuna dagoenik, Maitek erakusten duen moduan emakumeek zailtasunak eta mugak jasaten dituzte. 
Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatu ondoren, azpimarratuko nukeen alderdi interesgarria hurrengoa litzateke: orain dela pare bat aste formakuntza bat dela eta, lanbide heziketako zentro bat bisitatzeko aukera izan nuen. Bisitan argi ikusi nuen oraindik arlo honetan lan egiten duten irakasleek gizonak direla nagusiki, ikasketa hauek tradizionalki maskuliniagoak izan baitira. Bisita honetan ere, aukera izan nuen ikusteko badirela emakume batzuk apurka-apurka “ikasketa maskulino” hauek aukeratzen dituztenak.
Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitezkeen baliabide pare bat eskaintzea gustatuko litzaidake:
  1. Oinherri proiektua. Sei eragilez osatuta Andoainen. Helburua: Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.
  2. Gurekin bada, izango da propasaren didaktikoa. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina