2020/02/09

ANIZTASUNAZ GOZATU!

Aste honetan identitateekin gora eta behera ibili gara: nor naiz? Zer naiz? Zer nahi dut izan? Edo nahi dudana naiz?… 
Zer da identitatea?
Identitatearen barnean jasotzen dira gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten arauak eta jasotzen ditugun mezuak. Prozesu oso konplexua da, azken finean alderdi desberdinek eragina dutelako: sozialak, kulturalak, biologikoak, psikologikoak eta politikoak. Beraz, eraikuntza pertsonala eta banakakoa da eta nork bere buruaren zentzua garantzean datza. 
Ze desberdintasun dago sexu identitarearekin? Sexu identitatea bakoitzaren baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, genitalen arabera eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaiona. Genero identitatea aldiz, eraikuntza sozial eta kulturala den estereotipo eta rolei lotuta dago, bi multzotan sailkatuz. Bi multzo hauen artean kokatzen ez direnak, berriz ere, baztertuak izango dira. Zorionez, gaur egin identitateak askoz ere zabalagoak, aberatsagoak eta anitzagoak dira. 


Heziberri 2020tik hauxe aukeratu dut: “Norbera banakako pertsona dela eta gizartean beste pertsona batzuekin bizi dela ulertzea, eta pertsona horiekin lanean aritzea eta antolatzea askotariko ezaugarriak eta xedeak dituzten taldeetan, maila bat baino gehiagotan (familian, eskolan, auzoan, herrian, nazioan eta gainerako mailetan).

Aurretik aipatutakoa, aintzat hartzeko, funtsezkoa izango da curriculum ezkutuan ikasle guztiei aukera berdintasuna luzatzea eta genero-estereotipoak alboratzea. Hezitzaileak garen aldetik, inkontzientean barneratuta ditugun rol eta estereotipo horiek deseraikitzea eta eredu berriak ikasleei aurkeztea ezinbestekoa da. Norbanako bakoitzaren nahiak errespetetatzea eta bide horretan tutorizatzea eta orientatzea aurretik ditugun espektatibak bete ez daitezen. Norberaren banakotasuna onartu eta aniztasunaren aberastasuna kontutan hartu. Gainera, ikasleen identitatearen eraikuntzan, gure jarrerak neurtu, hizkuntza inklusibo eta hezkidetzailea erabili eta baliabide berriak sortu zein osatu beharko dira, aukera aniztasuna zabalduz eta eredu berriak eta ugariak eskainiz, beti ere, aniztasunaren trataera landuz eta errespetua oinarrian izanik.



Errealitate hurbilean emandako aurrerapenak handiak dira, baina oraindik asko desikasi behar dugu. Egia da aniztasunaren aurrean errespetua handiagoa dela, baina lan handia dago aurretik, eskoletan gehien bat. Hezitzaile bezala, eta eskoletan gertatzen dena erreparatuz, zailtasun handiak ikusten ditut ikasle transgeneroarekin. Egia da formakuntzak jaso ditugula, diskurtso teorikoa ondo dakigula, baina errealitate honekin topo egiten dugunean kezkak eta ardurak dira nagusi. 
Aurreko sarrerak ikusita, Amaia Chuecaren sarrerarekin gelditzen naiz, oso fideo eta material interesgarria asalten duelako. 

Bukatzeko, interneten aurkitu dudan ideo hau partekatu nahi dut zuekin, asko gustatu zait eta!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina