Gaiari buruzko gogoeta
pertsonala. Zein izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak?
Konturatu naiz, bai irakurgaia irakurri
ostean, bai duela pare bat urtetik hona
BIZIKASI ekimena martxan ipintzeko aukera izatean, GATAZKA, eraldaketarako
tresna bikaina dela, NATURALA, alegia. Ezin da prebenitu, bai ordea, PROBENITU.
Baina, zer da probentzioa? Probentzioa, funtsean, hezitzearekin lotuta dago,
gatazkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, trebetasunak eta
estrategiak garatzearekin, kontraesanak eta antagonismoen hastapenak baino ez
direnean. Gure ardura, gure ikasleak esandako guztian trebatzea da. Neure buruari galdetu diot zenbaterainoko
garrantzia duen honetan GENEROAK, eta ohartu naiz ezinbestekoa dela gatazken
trataeran genero-ikuspegia kontuan
izatea:
1.
Enpirikoki, gatazken zergatiak
eta ondorioak ezagutzeko.
2.
Kontzeptualki, sakonean
ulertzeko.
3.
Etikoki, pertsonengan eta
gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta tratera desegokiak duen
ondorio kaltegarriekin bukatzeko.
Bestalde, ASERTIBITATEA ezinbestekoa dela GATAZKAK konpontzeko ere ondorengo bideoan labur eta argi diosku Marivi Fernándezek:
Aurreko edizioetako post bat
aukeratzekotan, #JanireC-ren posta aukeratu
dut. Asko iruditu zaizkit oso egokiak, baina izenburuak atentzioa eman dit eta
gai honek duen garrantzia feminismoarekiko oso ondo adierazi du: hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/gatazkak-konpontzeko-ere-feminismoa.html
Gai honek hezkuntzan duen
garrantzia adierazteko, ondorengo baliabideaz hitz egingo dizuet, BIZIKASI
EKIMENAZ, alegia:
Bizikasi
ekimenak
lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea,
hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea
ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien
garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar
aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.
Hor
doakizue departamentuak martxan jarritako ekimenarekin lotutako esteka. Bertan,
ERRONKAK, TRESNAK, ESKU-HARTZEAK…agertuko zaizkizue:
Eremu hezitzailean/jendartean,
erronka nagusiak… Hezkidetza II.plana, alegia.
Bertan, 4.zutabea honetan
oinarritzen da: GATAZKEN KONPONKETA
BAKETSUA. Bigarren Hezkuntzan jartzen duena kontatuko dizuet:
- Gure emozioak, erreakzioak eta gatazken aurrean ditugun estrategiak ezagutzea.
- Eztabaidatzen eta hitz egiten ikastea; entzuten ikastea.
- Bereziki zaurgarriak diren pertsonekiko enpatia praktikan jartzea.
- Eskola-jazarpenari buruz gogoeta egitea, genero-ikuspegitik, eta, hartara, jazarpenaren kontrako aktibista bihurtzea.
- Berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahaldunduei buruz hitz egitea.
- Inguruneko kultura-produktuetan (filmetan, nobeletan, bideo-jokoetan, abestietan eta abar) maskulinitateen eta feminitateen eraikuntza aztertzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina