2020/02/26

GATAZKAREN IRAKURKETA

Zer da bakea? Eta zer da biolentzia? Zer da gatazka? Zer da normaliazioa? Noren bakeaz ari gara hizketan? Noren gatazka? Normalizazioarekin batera bakea lortu dezakgu?. Honekin ibili gara atzera eta aurrera aste honetako irakurketetan, nire buruari hausnarketarako bidea zabaldu dit.  Argi gelditu da, egoera normalak hartu izan direla bake egoeratzat. Baken bizi dira gerran ez dauden herrialdeak, hau da egoera normalizatu batean bizi den gizartean da. Beraz, guretzat, jendartearentzat, bakea eta normalizazioa elkarrekin doaz, batera doaz, ibilbidea elkarrekin egiten dute. Patriarkatuaren ikuspegitik, beraz, bakea eta normalizazioa, biolentzia eta gerra ezarekin lotuta daude. Baina hori horrela da? Patriarkatuan, bere bakea eta normalizazioa emakumearen menpekotasuna izan da, hau da, jendarte lasaia eta baketsua izango da, emakumea bigarren planoan agertzen den jendartea, non gizonezkoek gobernatzen dute, hori da normalizazioa. 
Resultado de imagen de resolucion de conflictos en igualdad
Eskola eremuan, zeresan handia dugu honen inguruan. Gaur arte, bizikidetza eta antolakuntza ulertzeko modu tradizionalek ekarri duten gauz bakarra izan da indarkeria giroa: matxismoa, xenofobiak… Horregatik, erronka hauek planteatzen ditut eremu hezitzaileetan: 
  • Gatazkaren kontzeptuaren berdininizioa eta gatazken aurrean genero ikuspegia kontutan hartzea. 
  • Irabazle eta galtzailearen eskema apurtzea. 
  • Justizia eta zaintzaren etika kontutan hartzea. 
  • Pertsona oso subjektu garrantzitsua bezala identifikatzea gatazkaren aurrean. 
  • Indarkeriaren deslegitimizazioa. 

Beste ikaskideen sarrerak ikusita, oso interesgarria iruditu zait BegoƱaren sarrera hau, hausnarketa oso sakona eta abaratas egiten du eta. 

 Horretarako, eta hezkuntzan gai honek duen garrantzia ikustarazteko honako baliabide hauek aproposak iruditzen zaizkit:


Bukatzeko, topatu ditudan bideo hauek partekatzea gustatuko litzaidake: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina