Hainbat hitz heziketa afektibo-sexuala lantzeko orduan ditugu. Hona hemen batzuk hizki sopa honekin hasteko:
Hainbat adituk diote heziketa afektibo-sexuala ez dela behar den moduan lantzen. Gure gazteek ereduak ez izatean, ez erreferenteak, ez heziketarik, pornografiara jotzen dute, eta gaur egun gazteek uste dute pornografian ikusten dutena da beraiek euren harremanetan egin behar dutela. Beharrezkoa da hezkiketa afektibo-sexuala, eta hori txikitatik ikasi behar da. Hona hemen Xabi Iturberen hitzaldia non proposatzen du "maitaleen pedagogia" guztiz lotuta jendarteak behar duen hezkiketa afektibo-sexualarekin, benetan interesgarria:
Aurreko urteko sarreren artean Andurena interesgarria iruditu zait. Bere hausnarketan amodio erromantikoa aztertzen du. Amodio hori ondoko ezaugarriak ditu:
- Heterosexuala.
- Derrigorrezkoa. Bikote harremanetatik kanpo ez dago zoriontasunik.
- Betirako da.
- Monogamoa. Ondorioak, jeloskortasuna, kontrola, propietatea.
- Sufrimendua guztiaren gainetik normalizatu egiten da.
- Derrigorrezkoa. Bikote harremanetatik kanpo ez dago zoriontasunik.
- Betirako da.
- Monogamoa. Ondorioak, jeloskortasuna, kontrola, propietatea.
- Sufrimendua guztiaren gainetik normalizatu egiten da.
Eta hori da saltzen dena publizitatean, pelikuletan, abestietan... Beraz, badago lana horrekin amaitzeko!!!
EducaciĆ³n 3.0 webgunean "Recursos para trabajar la aducaciĆ³n sexual en el aula" ditugu: Zinea, bideoak, jokuak... hainbat daude, baina gaztelaniaz dira baliabideak. Euskaraz ez dago horrenbeste, baina osasun orrian badugu "Sexumuxu", materiala interaktiboa da eta joko interaktibo bat du: abentura grafiko bat da; bertan, ikasleek erronka batzuk gainditu behar dituzte, eta horiei esker, heziketa afektibo-sexualaren eremua ikasi eta sakonduko dute.
Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak: ondoko hauek izango lirateke:
Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak: ondoko hauek izango lirateke:
- Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik genero estereotipoak gainditzeko, bai eta heziketa afektibo-sexuala landu irakasleekin euren ikasleekin lantzeko.
- Sexu-aniztasunaren normalizazioa.
- Errespetua landu, batez ere, aniztasuna errespetatzeko arlo guztietan, eta noski, LGTBI+ normalizatu eta eurenganako errespetua landu.
- Izpiritu kritikoa garatzea jasotako mezu sexistei aurre egiteko
- Material didaktikoa bermatua izateko edozein dela gaia, kasu honetan heziketa afektibo sexuala, baina ez bakarrik hori: identitateak, sexu -aniztasuna, emakumeen ekarpenak...
- Aisialdian eta sare sozialak erabiltzean errespetua aniztasunari irakastea.
- Sexuen arteko harremanetan dauden mitoak eta estereotipoak aztertu eta deseraiki.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina