Aste honetan
azpimarratuko dudan ideia nagusia da: genero identitatearen garapenaren
ahalmena pertsonen errealitatea eraldatzeko.
Aurreko
edizioetako posten artean Maisazoerena[1] aukeratu dut, izan ere, Pilar Colásen Genero identitateari buruzko artikuluak
aipatu ditu: “Identitatearen garapena prozesu dinamikoa da zeinak bilakaera
maila desberdinak dituen denboraren zehar.” Gainera, bere ustez, hezkuntzako
eragile guztiok identitatea horrela ulertzea ezinbestekoa da.
Heziberri
2020 marko pedagogikoak Aniztasuna eskola inklusiboan
atalean dio:
- Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
- Genero-aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Bistan dago,
aniztasunaren aldeko apustu argi eta garbi egiten duela dokumentuak. Halere,
irakasleok identitatearen garapenaren ezaugarriak ezagutu
behar ditugu, ikasleek estereotiporik gabeko identitatea integrala gara
dezaten. Horrela ikastetxeek isla dezakete beren Ikastetxearen Hezkuntza
Proiektuan eta Curriculum Proiektuan identitate guztiak sartzen direla; sexu-identitatea
edota genero-identitateagatik egindako erasoen kontra landuko dutela; genero-estereotipoak
gainditzeko ekintzak diseinatuko dituztela;…
Nire inguru
hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenen artean bat
aipatuko dut: zenbait proiekturen jarraipena egitean datu batzuk biltzen ohi ditugu, haien artean parte-hartzaileak,
ikasleak zein irakasleak. Zenbait kasutan bereiztu dira emakumeak eta gizonak,
eta, noski, ahaztuta geratu dira, sistema
bitarratik at geratu direnak. Akats hori gainditzeko asmoz, orain hirugarren
aukera bat gehitu da tauletan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina