Burua gaian jartzeko, honatx ariketatxoa
Arbasoen hitzak beti dira lagun #Hezkidetza.ren bidean. Oraingo
honetan Leire Garroren “Heziketa
Afektibo-Sexualaren Inguruko Hausnarketa” dakartsuet, batetik
oso adibide onak eta mamitsuak erabili dituelako eta bestetik,
hezkidetzaileon erronkak oso ondo zehaztu dituela uste baitut.
Guzti honen inguruan
sakontzeko aproposa dugu aste hau, ze, zer hoba Zinegoak 2020-ra
hurbiltzea baino? http://zinegoak.com/
Badirudi maitatzen ikasi behar dugula. Aurrena geure burua (honetan
proposatutako ariketatxoa zuek zeuek egitea proposatzen dizuet “¿QuĂ©
cambiarĂas de tu cuerpo?
https://www.youtube.com/watch?v=mLUliHSHbT4”),
besteak osasunez maitatu ahal izateko.
Txikitatik ikasten
dugu ama-aitak, izateagatik maitatzen. Ahizpa-arreba-neba-anaiak
bardin. Maite ditugu galdetu barik zergatik edo zertarako. Kontutan
izan barik, jaramon egin barik euren sexu-genero adierazpenari.
Pertsona maite dugulako. Has gaitezen ba!!
Eta ez ahaztu, "Ez dago inor zu bezelakorik!"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina