2020/03/16

ELKAR ZAINDUZ, ERA KOLEKTIBOAN, AURRERA EGINGO DUGU !

       ELKAR ZAINDUZ, ERA KOLEKTIBOAN,
           AURRERA EGINGO DUGU !




  Jone Miren Hernandezek aipatu bezala "zaintza elementu potentea da jende asko eta askoren bizitzetan, baina, era berean, ezkutuan dagoen gaia da, oso txertatua dago egunerokotasunean, baina oso pisu txikia du sozialki eta politikoki"*


*http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20161214/jone-miren-hernandez-quotamatasuna-konpresak-bezalakoa-da-izan-behar-duzu-baina-ez-da-nabaritu-beharquot



 Konturatuak hasiak gaude,  bizi garen osasun krisia, zaintza krisia ere badela...izan ere, zaintza lanak ageri-agerian gelditu dira egunotan...beraz, behar-beharrezkoa dugu zaintza birpentsatzea. Planteamendu berriak , jendarte eredu berri bat ekarriko duelarik, derrigor!: Hemen topatu ahal ditugu Esperientzia komunitario eraldatzaileak:

 https://www.argia.eus/argia-astekaria/2616/zahartzaroko-mendekotasunak

Bestalde, maitasunezko tratu onak jorratzekotan  maitasun erromantikoari kareta kendu beharko genioke:

https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f


Leire Garrok idatzitako post-a aukeratu dut oso ondo egituratua eta osatua dagoelako, argumentuz eta baliabidez:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/03/tratu-onak-elkarbizitzaren-oinarria.html?m=0

Bukatzeko, hezkuntzak dituen erronken artean honako hauek leudeke:

- Ikasleen autoezagutza eta autokontzeptua lantzea, nork bere buruarekin gustura senti dadin lortuz.

- Eskola komunitate osoa tratu onen inguruan sentsibilizatu eta honen inguruko lanketa sustatu.

- Maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzea.

- Guztien arteko harremanak positiboak eta kalitatezkoak izateko ahaleginak egitea.

- Zaintza emakumeen ardura ez dela ikustaraztea, berdintasunezko bizikidetza bat bultzatzearren.

- Gainerakoekiko errespetua bermatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina