2020/03/09

Erreferente baliotsuak

Indarkeria matxistak gainditzen gaiaren inguruan ikusitakoari buruz egiten dudan gogoeta pertsonala,
erreferente baliotsuekin erlazionatuta dago. Ezaugarriak bi hitzetan konprimitu ezin daitezkeenez kontzeptua
bera erabili dut irudia sortzeko. Tipografia eta koloreak gehitu dizkiot ezaugarriak eransteko: 


- etengabe gertatzen ari diren prozesuak direla,
- maskulinitatea feminitatearen oposizioan eraikitzen ez dena dela (denentzat balio duena),
- gizartearen antolamendu patriarkala hausten duena,
- emakumeen mendekotasuna gainditzen duena,
- rolak aztertu eta zalantzan jartzeko prest dagoena,
- pertsona bakoitzak egin beharreko garapena ( kolektiboki lagunduta) adierazten duena, 

- aldagarria eta malgua eta beste modu batzuekin batera ere bizi ahal dena, eredu tradizionaletik ihesi... 


Eta aurreko edizioetatik  INDARKERIA MATXISTAK DESAGERRARAZIZ post-a hautatu dut kointziditzen
baitugu “Nuevas masculinidades: la igualdad de gĂ©nero construida desde los hombres” artikuluan
Hilario Saezek dionarekin: “gizon asko daude kontzientziatuta berdintasunaren alde lan egiteko eta
hori lortzeko bidea bilatzearen beharra daukatenak. Hala ere, bide hori beraiek egin behar dute”.

Honez gain, merezi du honako adierazpen hauei buruz ere gogoeta egitea: "Berdintasunaren aldeko
borrokan txertatzeko, gizonen hausnarketa espezifikoa behar dugu" eta "Berdintasuna jauzi
ebolutibo ukaezina eta geldiezina da".  Aproposa iruditu zait leloa sortzeko:
Baina oraindik eremu hezitzaileetan eta jendartean lanketa iraunkorrak bezain indartsuak pausoak
emanaraziko dizkigu. Gogoeta egin eta ekin, esku-hartu, zertarako?

-Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikitzeko.

-Mikromatxismoak identifikatzeko eta salatu edota gainditzeko esku hartzen jakiteko.

-LGTBQ+fobiak bistaratzeko eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta duintasunez normalizatzeko.

-Neskak eta mutilak, batez ere, emozioekin kontaktuan jartzeko, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikas dezaten. 

-Neskek eta mutilek, batez ere, duten erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen
ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzeko, baita espazio
pribatu-domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak ere.

-Mutilek ere indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.

-Hezitzaileek indarkeriaren arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzeko, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetu
eta  modu transbertsalean lantzeko.

-Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortuz elkarrekin ahalduntzen joateko.

-Neskei begira beldurrik gabe zein beldurretik aske hezteko, nahi duten bizitza eraiki eta askatasunez bizi eta gozatzeko.

-Mutil eta neskekin, batez ere, autoestimua lantzea beren buruaren ezagutza gara dezaten eta dituzten gaitasunez
eta hobetu daitekeenaz kontziente izan eta balora dezaten. Beren paregabetasunaz harro sentitzeko, baita nahi
dutena espresatzeko eta egiteko gai izatea ere. Autokonfiantza eta segurtasuna eraikitzeko.

-Neskekin burujabetasuna lantzea zenbait trebetasun eta eskubide garatzeko: “Ez” irmotasunez esateko ahalmena,
hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa, gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna
izatekoa, sexu harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi dutenekin.

-Emakumeen arteko elkartasunaren garapena lantzeko: ahizpatasuna bultzatu, neska/emakumeen arteko
desberdintasunak baloratuz, elkarri entzunez eta komuneko esparruak plazaratuz ahalduntze kolektiboa sustatu
eta iruditeri berria indartzeko.

-Erasoen identifikazioa lantzeko, emozio eta sentipenei garrantzia emanez.

-Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatzeko martxan jartzea.

-Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratzeko: bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan
jartzea beharrezkoa bada.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina