Gatazken gaia ez zait inoiz gehiegi gustatu, seguruenik gatazkak ez ditudala gustoko. Baina bizitzan gatazkak ohikoak dira eta irakasle bezala aurre egin eta aurre egiteko tresnak irakatsi behar diegu. Gaia irakurtzerakoan konturatu naiz bake positiboaren kontzeptua ez nuela ezagutzen eta asko gustatu zait gatazkaren trataera egokiaren proposamena. Honen inguruan dio "trataera hori egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea
izan daiteke:
1. arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
2. harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
3. nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko."
Eta hori irakurri dudanean nire buruari galdetu diot ea hori egiteko gai izango naizen eta bai eta hori transmititzeko ere. Urteetan ikertu dut gatazken konponketa baketsua eta gaiak hainbat ikuspuntu berriak, edo niretzat bai behintzat, ekarri dizkit.
Aurreko urtean egindako sarreren artean ArgiƱe Alakano Loitirena oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik gatazkak kudeatzeko hainbat proposamen egiten dituelako. Eta gehien gustatu zaidana izan da umorea erabiltzen duela, benetan horrelako gai gogorrak tratatzeko modu bakarra. Hona hemen berak erabili duen bideoa:
Azken urteetan ahalegin handia egiten ari da BIZIKASI ekimena martxan jartzeko, baina nire dudak ditut ea egin den ahalegina benetan geletara iristen den. Zuzenean kurtso honetan bizitza pertsonalean bizi izan dudana behintzat, ez da izan oso pozgarria, ikusi dut mezua ez da guztiz iristen irakasleengana, baina ekin eta ekin ea lortzen dugun. Irakasleek erronka asko dituzte geletan "eta egunerokoak jaten gaitu". https://bizikasi.euskadi.eus/eu/
Nire ustez, giro lasaia lortuz gero, elkarrizketa posiblea da, eta elkarrizketa horrek bakerako bidean ipiniko gaitu. Tertuliak egitea oso komenigarria dela ikusten dut. Giroa lasaitzen dute eta ikasleek sentitzen dutena, kezkatzen zaiena eta liskarrak konpontzeko bidea izango dute.
Hona hemen pdf-a ezagutzeko tertuliak:
Nafarroan hainbat materiala bila daiteke bitartekaritza lantzeko. Hona hemen batzuk:
https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/12+Bitartekotza+eta+gatazken+konponbidea.+Hezkuntza+Jarduera.+Programa..pdf/1d2d1100-026b-4695-a7e7-70fa564a895c (DBH 1reko materiala)
Erronka asko dira gatazkei trataera hezkidetzailea emateko, baina nire ustez, garrantzitsuena da ELKARRIZKETA baketsua eta hezkidetzailea lantzea. Behin hori landuz gero, gatazkei aurre egiteko prest egongo ginateke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina