2020/03/15

TRATU ONAK ONGIZATEAREN OINARRIA!

Resultado de imagen de UMEAK ELKARREKIN JOLASTENIrakurgaian azpimarratzen den idei nagusia bat honakoa da: pertsonen arteko  kanpoko harreman-dimentsio bezain garrantzitsua da persona barrukoarena. Beste pertsonekin dugun harreman kalitatean eragin zuzena du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko onarriak. Horregatik, bien kalitateak pertsona guztien ongizate emozionalaren maila zein, denen elkarbizitza kalitatean eragina izango du. 
Ikerketek ere, argi utzi dute emakumea zein gizona izan, ez dagoela sexuak baldintzatutako patroirik. Beraz, norberaren izaera, ezaugarri pertsonalak, bizipenak eta inguruarekin nahiz beste pertsonekin edukitako harremanek elkar lotuta daudela. 
Tratu onak ongizatearen oinarria dela jakinda, hezkidetzak genero-ikuspegia erabiliz estereotipo guztiei uko egitea ezinbestekoa izango da. Hezkuntza hezkidetzailearen ardatza izan behar da ikasle guztiek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatzea eta bermatzea, botere harremanak ekidituz eta elkarbizitza eta persona barruko zein pertsonen arteko herreman positiboak erakitizea. Beraz, tratu onak garatzea ezinbestekoa izango da elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa bermatzeko. 

Tratu onaren inguruan hitz egiten dugunean ere, ezinbestekoa da maitasuna aipatzea, izan ere, gaur egun gure jendarteak ulertzen duen bezala, maitasun erromantikoa kaltegarria da. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait maitasun eredu osasuntsuen bila bide berriak zabaltzea. 

Hezitzaile bezala, eskola komunitateak izan ditzakeen erronken artean, hauek azpimarratuko nituzke: 
  • harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea. 
  • Tratu onak ahalbidetzeko adibide praktikoak bultzatzea. 
  • Egunero ematen diren tratu txarrak identifikatzea, hausnartzea, kritika egitea eta tratu onengatik ordezkatzea. 
  • Zaintza erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetzea. 
  • Indibidualtasunari kritika egitea eta kolektibo osasuntsuaren garrantziaz jabetzea. 
  • Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea. 

Beste urteetako sarrerak ikusita, Leirerena oso interesgarria iruditu zait, ez bakarrik egiten duen hausnarketa sakonagatik, maitasun erromantikoaren inguruan partekatzen duen bideoa ere oso interesgarria iruditu zaidalako. 


Ikasleekin, haur hezkuntzan lantzeko baliabideen artean hauek proposatzen ditut: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina