"Tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz" gaiaren inguruan aritzerakoan, ideia batzuk landu ditugu:
Tratu onekiko erantzunkidetasuna,
laguntasuna eta maitasuna, erromantitzismo faltsutik aldendutako autonomiaz
bizitzea, zaintza lana ikusgai jartzea, elkar-ardura izatea, estereotipoak
kuestionatuz...
Aurreko edizioetako “Erantzunkidetasuna
helburu” ekarpena azpimarratuko nuke, bai izenburuarengatik eta bereizki, ondoko
irudi honengatik; lanen partekatzea oinarrizkoa delako,
Gaur egun gertatzen ari den
egoera erreala da Ikasleekin lantzeko aproposa: Zein dira bizitza erdian jartzearen baldintzak? Nork zaindu behar du nor?
Zein dira pertsonen oinarrizko beharrak? Gozputzen zainketa, garbitasuna,
janaria, loa, osasuna, etxea, soldata duineko lana, besteekin bizitzea, elkar
laguntza, lagunak izatea, ikastea, jolastea…Groseko Asanbladak 2020ko martxoaren 15ean dion bezala, mezu indibidualistei aurre egiteko
elkartasuna da erantzuna:
Hona hemen ikasleek, etxean egongo direnez, jarraitu dezaketen proposamen polita #zaindugaitezen:
Zein dira jendartean lantzeko erronkak? Elkardependienteak garela
konturatzea, elkarren beharra dugula kontutan hartzea, inor ezin dezakegula
aparte utzi, eskubideak norbanakoak ere badirela eta zaintza sarea ezinbetsekoa
dela; ikas-sareak antolatzea ere ekimen interesgarria izan daitekela ikustea
eta haur eta gazteak ere ekimena izan dezaketela bere mailan.
Ez gara ari azken finean ikasleen
konpetentziak garatze bidean? Norbera izaten ikasi, elkarbizitzen eta
berdintasunean bizitzen ikasi, ekimena izaten ikasi, pentsamendu kritikoa izaten
ikasi, komunikatzen ikasi…
Ardura zerbait bada, komunitarioa da. Eta komunitatea antolatzen bada...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina