Kaixo!!!
Ainhoa Zumeta Mendizabal naiz. 41 urteko emakume Oriotarra. Orion bizi naiz eta bertako Herri eskolan egiten dut lan.
Txiki txikitatik garbi izan nuen "andereƱo " izan nahi nuela eta hala ikasi nuen Donostiako irakasle eskolan Atzerriko hizkuntza lehenik eta Haur hezkuntza 10 urte beranduago.
Urteak aurrera joan dira eta beti handik eta hemendik ikasteko gogoz jarraitu dut. Umetan hain argi nuen hark , irakasle izateak, errealitatean zer esan nahi duen ulertzea eta zenbat esparru ukitzen dituen jabetzea bizi guztirako ikasketa dela oso garbi dut.
Hego euskal herriko txoko batzuetako eskoletan lan egiteko zortea izan dut eta azken 10 urteak etxean bertan nabil geratu gabe gure herriak behar duen kalitatezko eskola sendotu nahian.
Orioko Curriculuma sortzen taldean lanean aritu nintzen, Partekatuz ikasi egitasmoan ere bi urtez tutore lanetan aritu nintzen beste eskola batzuei gure lan egiteko modua erakusten eta azken urteetan gure eskolako kanpo espazioaren eraldaketa lanetan buru belarri ibili naiz.
Datorren ikasturtetik aurrera 4 urtez Zuzendaritza taldean egongo naiz eta orain proiektua idaztea, eskolak aurrera begira dituen beharrak identifikatu eta lanean hastea tokatzen zaigu. Lan horretarako hezkidetza erdigunean kokatu behar dugula argi nuen eta horregatik izen eman nuen ikastaro honetan.
Uste dut asko dudala desikasteko eta beste hainbeste ikasteko eta zuen mezuak irakurri ondoren zorteko sentitu naiz talde honetan egoteagatik.
Nire burua definitzeko ariketa ez zait erraza egin... ilusioz beteriko pertsona naizela uste dut. Egoera zailei alde ona bilatzen saiatzen dena eta beti aurrera egiteko indarra ateratzen duena.
Alde horretatik lan-talde birtualean lan egiteko nire ezaugarri onen artean langilea eta konstantea naizela esango dut.
Bestalde ilusioz gauzak bizitzeak dena azkar egin nahia sortarazten dit askotan eta gauzek beren denbora dutela onartzea kostatzen zait .
Anariren " Ihia " abestia partekatzea erabaki dut. Alde batetik Anariren letrek nire barrua ukitzeko duten gaitasuna oso gutxik dutelako. Barru barruko fibra ukitzen didate. Eta ihia abestiak kontzeptu interesgarri asko aipatzen dituela uste dut: malgutasuna, ahula izateari gorazarrea, kolektiboaren garrantzia....
Laister arte!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina