Nor naizen?
Izenez Oihane naizen arren, oso zaila egiten zait galdera horri erantzutea... 😅 Beraz, bertso honetan erantzuna:
Oihane daukat izena
ta ni mapan kokatzeko
Barakaldon bizi naiz ta
han sentitzen naiz etxeko.
Ama, alaba, ahizpa...
Nirearen alde terko!
Mundu more bat helburu
feminismoa tarteko.
Irudimentsua, alaia,
beti konpromisoz lepo.
Naiz musikari, dantzari
ta juergazale konpleto.
Pixkat desordenatua
ere egia esateko...
Ta irakaslea naizenez
beti prest nago ikasteko!
Burua askotan arinegi doakit eta itzel kostatzen zait ideiak ordenatzea.
Horregatik, nire txoko bereziak izaten ditut, buruak eztanda egin aurretik, indarra ematen didatenak. Hauen artean, Laga.
Disfrutatzeko kanta, Euskadiko orkestra eta Aiora... erlazio elektriko sinbiotikoa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina