2020/10/17

GUZTIOK ABIAN!!

Etnia edota erlijioarekin lotutako “zibergorrotoa” eraso mota bat dela eta jendearen bizitzan eragin negatiboak dituela ulertzen dute gazteek. ARGIA.com.

Zibergorrotoa” fenomeno globala, gero eta handiagoa gizartean. Gorrotoaren diskurtsoa, berez, ez da arazo berria giza eskubideen defentsan, baina bai Interneten duen presentzia, online dimentsioa.

Normalean, intolerantzia jarrera beligeranteei edo iraingarriei lotuta egoten da. Etniak edo erlijioak horrelako jokabideak eragiten dituzte, norberaren sinesmena bakarra dela pentsatzen denean eta gainerakoak ez. 

Horrek ez du laguntzen, sinesmen batzuei ere aurre egiten die, besteak beste, erlijio, nazionalitate, etnia edo genero-arrazoiengatik edozein kolektiboren aurkako gorrotoa elikatuz. 

Zer suposatu dute sare sozialek? Azken urteotan, pertsona hauen aurkako erasoak areagotu egin dira gizartean. Eta, noski, sareek oso ohikoak dira gaur egungo gizartean, zeinek komunikaziorako eta iritzi askerako sarbide errazagoa eta azkarragoa ahalbidetzen du. 

Beraz, onak ala txarrak dira? Ba, sare sozialek alde onak eta txarrak badituzte, gizartearen eta askatasunaren aldeko balkoi handi bat dira, nahiz eta batzuetan askatasun honek alde negatiboak ere izan, batzuetan onartu nahi ez arren. Askotan bakardadea, Berria egunkarian azaltzen denez, soilik eragiteaz gain, gehiegizko informazioak eta desinformazioak kalte egiten dute. Horrek egoera eta jarduera nahiko kaltegarriak eragin ditzake, oro har, ahaldutze pertsonal faltsu bati loturik. Mota askotako gorrotoak areagotu egiten du pertsonen arteko intolerantzia. 

Hezitzaileok lan garrantzitsua dugu horrelako pentsamenduak geldiarazteko. Berdintasunak indibidualtasunaren defentsan du jatorria. Hori bai, tolarantzia beti norberarengan hasi eta amaitzen da. 

Ados?

iruzkinik ez: