2020/10/24

HEZKIDETZA: DESOREKA BULTZATU, OREKA LORTZEKO!!!

 ZER DAKI NIRE INGURUKO JENDEAK HEZKIDETZAZ?

Watsap-en bidez, bederatzi pertsona elkarrizketatu ditut, hezkuntza-sisteman lan egiten ez dutenak. Eskatu diet ez bilatzeko informazioa Interneten, erantzun baino lehen.

Ia % 67k uste du hezkidetza ez dela ezagutzen.

Hiru pertsonak (% 33,3k) ez dakite hezkidetza zer den, eta beste 6etatik bakar batek baino ez du hurbiltzen hezkidetza kontzeptura (kolore argiko barra).

Lau pertsonak (% 44,4k) ez dakite zein diren hezkidetzaren jarduera-ildoak. Beste bostetatik hiruk bakarrik adierazten dituzte hezkidetzarekin zerikusia duten ideiak (4. grafikoko kolore argiko barrak).


Beraz, nire inguruan, hezkidetza ez dirudi oso ezaguna denik.

HEZKIDETZARI BURUZ

Hezkuntza Departamentua aspalditik hezkidetza bultzatzen ari da eta bi hezkidetza plan argitaratu ditu orain arte. Hala ere, gutxi dira oraindik hezkidetza-proiektuak dituzten EAEko ikastetxeak.

Eskolak normaltasunaren esparruan geratzeko arriskua du, ezagutzen igorle eta gizarte-ereduen errepikatzaile huts gisa. Marina SubiratsMartoriren esanetan, hainbat erresistentzia daude hezkidetza-proiektuen aurrean, eta horietako bat gizartearen izaera desberdinari dagokio. Eskolak berak bakarrik ezin du errealitate hori aldatu gizarte osoa aldatzen ez den bitartean. Baina gizarte-aldaketa ez da sortzen gizarteko punturen batean gertatzen hasten ez bada. Hezkuntzak ezin ditu desberdintasunak desagerrarazi, baina horiek murrizteko funtsezko pieza da.

Eskolak aldaketaren eragile izan behar du, haustura eragin, desoreka bultzatu eta oreka berri bat eraikitzen lagundu.


Hezkidetza hezkuntza-esparru bat da, pertsona- eta gizarte-eredu berri bat eraikitzea ahalbidetzen diguna, ikasleei gizarte-ereduak zalantzan jartzen lagunduz, haien espiritu kritikoa garatuz, ezkutuko curriculuma zehaztuz, estereotipoez eta joerez jabetuz, hortik aurrera ikasleek beren identitatea gara dezaten.

ZERGAITIK HEZKIDETZA?

 

HAUSNARKETA BATEN GOMENDIOA 😊

Azkenik, Irati Mendiguren Cosgayak egindako hausnarketa gomendatu nahi dut. Asko gustatu zait hezkidetza norberetik hasten dela aipatzen duen ideia. Berak aipatzen duen Edurne Epederen artikulua interesgarria iruditu zait. Gainera, bere diskurtsoa oso koherentea, eta ondo antolatua iruditu zait.


Bideoaren iturria



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat