2020/10/12

KAIXO, IKASKIDEOK!

 

Kaixo, ikaskideok! Bego Ereño naiz. IRALEn urte batzuk eman ostean, aurten Ortuellako Berritzegunean tokatu zait lan egitea. Bertan, Hezkidetzako arduraduna izateaz gain, Normalizazioko aholkularia ere banaiz. Orain arte inoiz ez naiz ibili ez Normalizazioaren ez Hezkidetzaren arloan. Lehenengoak ez dit hainbeste beldur ematen; horretan eskarmenturik ez badut ere, graduondokoa egina daukat, eta ardura polita iruditzen zait. Baina, ai ama HEZ-KI-DE-TZA!!! Zer den ere ez dakit ondo… Hezkidetza, Bizikidetza, Aniztasuna, Bizikasi… Zenbat gauza barri hilabeterako! Horregatik, ikastaroa egiteko aukera eman zidatenean, pentsatu ere ez nuen egin. Jakina!, ezer ere ez dakit eta! Horrek ezinegon handia ematen dit; izan ere, beste batzuen aurkezpenak irakurri ditut eta denok duzue arlo honetan motxila handia! Ekarpenak egiteko kapaz izango ote naiz?? Dena daukat jasotzeko!!! Espero dut asteak pasatu ahala, eroso sentitzea…

Lan kontuak-eta alde batera utzita, izugarri gustatzen zait leku berriak ezagutzea, serieak ikustea, gastronomiaz gozatzea, irakurtzea… Baina, honengatik edo hargatik, azken urteotan denbora gutxi izan dut horiez disfrutatzeko. Edozelan ere, jatea bizitzeko beharrezkoa denez, horixe izan da gehien garatu dudan zaletasuna. Beti nago jaki berriak probatzeko prest… Nire gustukoenak Japoniatik, Indiatik, Libanotik… datozen errezetak dira. Nirekin harreman ona izan nahi baduzue, ez izan mizkinak eta eraman nazazue ezagutzen ez dudan jatetxe batera: beganoa, makrobiotikoa, realfooderra… edozeinek balio dit.

Lagunek esaten dute zakarra naizela, pazientzia gutxikoa eta arin pizten naizela. Ez dut uste guztiz egia denik, urteekin baretzen joan naiz eta (ezinbestean… karkar😂). Baina egia da egun ez dudala nire bizitza pertsonalean zailtasunik nahi, eta deseroso sentiarazten nauten egoeretatik alde egiten dut posible den heinean. Ez zait gehiegi gustatzen jende berria ezagutzea (horregatik omen diote zakarra naizela), eta ikastaroa online izateak ez du horretan lagunduko, baina moldatuko naiz. Izan ere, hori ere bada nire ezaugarria: badakit moldatzen.

Bada, hauxe naiz ni gutxi gorabehera. Urte askotarako!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat