Kaixo!! hemen duzue nire aste honetako akrostikoa:
“Sexu-genero
sistema” ren inguruan ikasitakoaren ondoren konturatu naiz sistema
hierarkizatu bat sostengatzeko andamiaje sendo eta errotu batean heziak izan garela.
Eta orain deseraikitzea
tokatzen zaidala , poliki-poliki egin beharreko bidea izango dela eta asko hausnartzea
tokatuko zaidala.
Hasteko esan,
sexua eta generoa kontzeptuak bi kontzeptu ezberdin zirela lehendik ere ba nekiela
baina praktikan kosta egin zaidala biak ondo bereizita ulertzea. Generoa eta
sexua mimetizatu xamarrak ditudala konturatzen naiz. Teorian ulertzen dut bai,
baina praktikan kosta egiten zait oraindik.
Horregaitik, sexu-genero ezberdintasunak lantzen dituen helbidea txertatu dizuet .
Estereotipoen eraikuntza sozializazio-prozesuan errotuko da pertsona bakoitzean. Eta hor hezkuntzan dihardugunok badugu zer pentsatua.
Inkontzienteki ( aurreko astean aipatzen zen curriculum ezkutuan)
zenbat estereotipo, rol banatzen ditugun egunero… Hemen ere badugu hausnartzeko, behatzeko nahiko lan!!
Aurreko edizioetako post hau ekarri dizuet. Ixik ekarpen interesgarriak egin zituelako bi bideoetan eta gainera egun ditugun zailtasunen zerrenda esanguratsu egin zuelako.
Sistema dikotomikoaren
azalpenak zer pentsatua eman dit eta egia esan oso interesgarriak egin zaizkit
transfemenismorako pausua eta queer teorĂa. Badut non arakatu, ikasi eta ikusia!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina