2020/11/16

GORA BORROKA FEMINISTA!

Aste honetan ikusi dugun moduan, feminismoak historian zehar lan handia egin du eta modu horretan, herrialde, aberri edota kulturaren arabera feminismo mota desberdinak topa ditzakegu. Hala ere, feminismo horiek jarduera politiko ezberdinak eduki arren, guztiak helburu nagusi bat dute: emakumearen askatasuna eta emakumeenganako zapalkuntza garaitzea. Horren harira, Jule Goikoetxea eta Teresa Larruzeak aipatutako hurrengo esaldia nabarmendu nahiko nuke:




Izan ere, feminismoak sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurka borrokatu behar du, zeinak kapitala pertsonen gainetik jartzen duen eta, aldi berean, naturako baliabideak agortzen dituen goi-mailako gizon zuriak gehiago aberasteko helburuarekin. Feministon apustua bizitzak izan behar dira, pertsonen elkar-zaintza lehen lerroan egon behar delako.

Pasaden urteko POST hau aukeratuko dut, feminismoaren inguruko definizio anitzak ematen dituelako modu erakargarri batean. Gainera, bi bideo interesgarri txertatu zituen Onintza Enbeita, bertsolari eta parlamentaria, agertzen dena. Lehenengo bideoak, bertsolaritza, maskulinizatutako espazioaren inguruan hitz egiten du eta bigarrenean, aldiz, parlamentuan abortoari buruz mintzatzen da.

 
 

Nire inguru hurbileko pertsonek formakuntza akademikoan ez dute feminismoa landu, feminismoko ezagutzak edo jakintzak eskuratzeko edo liburuak irakurri edo formakuntza ez-formalak eskuratu dituztelako izan da.

Feminismoarekin jarraituz, duela pare bat asteburu “Cuestión de género” filma ikusi nuen, non Ruth Joan Bader Ginsburg emakume abokatuaren historia erreala kontatzen den. Filmean protagonista abokatua bilakatzeko bidea islatzen da eta nola, emakumea, genero berdintasuna defendatzea lortu zuen. Hunkigarria eta aldi berean, haserrealdi momentuak eragin zizkidan pelikulak. Izan ere, emakume izategatik nahi duguna izateko edota arrakasta lortzeko bidean ditugun zailtasunak ez dira txikiak ezta eskasak ere. Gainera, genero berdintasunaren borrokan aurrera pauso handia ematea lortu zuen. 

GORA BORROKA FEMINISTA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina