Zaintza lanak oso garrantzitsuak diren honetan, esaldi hau irakurri dudan bezain pronto honen kartela egin behar nuela sentitu dut. Pandemia hau gure bizitzen ardatz bilakatu zenetik, elkar arteko zaintza izan da komunikabideetan pestona ezberdinen eskutik entzun dena. Hala ere, lan mota hau berriro ere emakumeon esku utzi eta berriro ere inolako errekonozimendua ez zaio eman.
Baina, feminismoak gure eskuak beste modu batetan baliatzeko iakastiko baligu? Aurretik ikasitako guztiak desikasteko baliatuko bagenu feminismoa? Nire ustez, hiru izango lirateke ekarpen nagusienak:
Norberaren zaintza: Emakumeok gure zaintza feminsta izateko zortzi klabe ematen dizkigu Pikara Magazinek hurrengo artikuluan: https://www.pikaramagazine.com/2018/09/autocuidado-feminista/ . Artikulu hau ez ezik, emakumeon zaintzaren inguruko bideoa oso aproposa da:
Emakumeon arteko sareak: Norbanakotik hasi behar du aldaketa beti, baina honek bakarrik egin behar dugunik ez du esaten. Emakumeok aliantzak sortu behar ditugu gura eartean eta horretarako, gure arteko sareak eraiki eta elikatu behar dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina