Emakumeen ekarpenak baloratu ditzagun
Gaur egun Montessorik XX. mendeko metodo
pedagogikoen berritzean izan zuen eragina ulertzea zaila izan liteke, bere
ideiak agerikoak baitirudite. Baina, bere garaian sektore kontserbadoreenetan
eztabaida sorrarazi zuten berrikuntza erradikalak izan ziren.
Jolasa haur batek bere bizitzako lehenengo urteak aurrera
eramateko erabiltzen duen ekintza nagusia dela defendatzen zuen. Honi esker,
umeak bere inguruko guztia modu aske eta naturalean behatu eta ikertzen du, eta
aurretik dituen ezagutza eta esperientziak beste berri batzuekin erlazionatzen
ditu, bere hazkuntzarako nahitaezkoak diren ikasketa prozesu indibidualak
burutuz, garapena ematen den ingurunea edozein dela ere.
MARIA CURIE
Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867-1934),
zientzialari ezaguna izan zen. Erradiologia arloan
aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan Nobel saria lortu
zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna izan zen.
Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako
“unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri
horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska
jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko
bikainak burutu zituen. 1903ko Fisikako Nobel saria bere
senarra Pierre Curierekin eta Henri
Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu
batean hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie
Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
Bere aurkikuntzek biltzen dute erradioaktibitateari buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako
terminoa) , isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi
elementuren aurkikuntza —polonioa eta radioa—. Bera
burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako neoplasien tratamenduei
buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian Curie
institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro
garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu
Gerran, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko
mugikorrak sortu zituen.
Bada garaia mundua aldatzeko, estereotipoak apurtzeko, berdintasunean bizitzeko, errespetoan elkarbizitzeko, indarkeria salatu eta epaitzeko.
Bukatzeko aurreko edizioetan egindako post-en artean Begok
egindakoa aukeratu dut berak egindako hausnarketa eta aipatutako emakumeak
interesgarria iruditu baizaizkit.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/emakume-handi-baten-atzean-ez-dago.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina