2020/12/17

HIZKUNTZAK EZ DU SEXURIK, ZURE USTEZ?

 HIZKUNTZAK EZ DU SEXURIK, ZURE USTEZ?


AKROSTIKOA:



HIZKUNTZA: Hezitzaileok badaKigu autokontZeptu positiboaK eraikitzea garrantzitsUa deN idenTifikazio ereduak iZatea gArapen pertsonalean!

Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut:  https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/partaidetza-parekidearen-inguruan.html #Pilare.

Zergatik? Zeintzuk dira nire arraoiak? Parte hartzea sustatzen du Pilarek post honetan. Pilarek dio, Elkarbizita-Hezkidetzako mintegian, eskolako ordezkariek ikasleen parte-hartzeaz euren parktika azaltzeko aukera izaten dutela eta pozgarria izan dela entzutea Elkarbizitza Behatokietan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasle ordezkariek ere parte hartzen dutela. Gainerako partaideek zein estategia erabiltzen dituzten gelakideengandik ekarpenak ekartzen eta jarraian eramango dutenak komunikatzen laguntzeko. Eta Pilarek dion bezala, hori bai dela ahalduntze prozesua txikitatik indarrean izatea!!!

Pilareri gomendatuko nioke egunen batean hauetako bilera batean parte hartu zezan, izan ere distantziatik desberdin ikusten dira gauzak eta gure ikasleen parte-hartzea zuzenean ikustea gauza handia da!

Hizkuntza ez sexistaren Gida hau aukeratu dut:



Zergatik gomendatzen dut gida hau? Zeintzuk dira eremu hezitzailean landu beharreko lehentasuneko 2 alderdi?:

1.Jendearteko sektore anitzetako profesionalak gero eta sarriago egiten dituzten eskakizunei erantuteko  egin zelako. Hizkuntzaren erabilera ez androzentrikoak eta ez sexistak ahalik eta ondoen ezartzeko aholku eta baliabideak eskuratu ahal izateko.

2. Beste urrats bat emanez, proposamen orokorrean une gainditzeko.

Zeintzuk dira nire ustetan hau guztia eskolan edo jendeartean lantzeko erronkak? Ba erantzuna konplexua bada ere, askotan ezezagutza da arrazoi handienetako bat. Gida hauek guztiz lagungarriak dira denontzat baina esistitzen direnik ere ez daukagu askotan. 

Eskolako klaustroetan aurkeztu behar dira gida hauek, irakaslegoak hauen ezagutzak eta barruan dagoen materiala ezagutu behar dute, aztertu, ikutu, irakurri, esku artean izan eta erabili.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina