Gogoratzen dut oraindik ikastaroa hasi zeneko sesioa. Danak bildu
ginen areto baten eta proiektorean hainbat datu agertu ziren. Hoien
artean, emakumeen presentzia unibertsitatean. Eta ez ziren datu onak,
ez. Hori dela eta Hezkidetzaren beharra. Eskolako pausu guztietan
behar dugun begirada dugu hezkidetza, emakumeek argi izan dezaten.
Ez dakizue zenbat kostatu zaidan arrosa-urdin kolorekoak ez diren sinboloak aurkitzea. Hainbeste, beltzak aukeratzea izan dala "beste" aukera bakarra.
Eta hortxe erronketako bat. Emakumeek argi izan dezakete zer nahi
duten LHn, baina DBHra ailegatzen direnean gauza guztiz aldatu egiten
da. Hori dela eta InspiraSTEAM bezalako ekimenak LH6n egitea. DNHrako
indarra izateko.
Bigarren bat
ikasleen gurasoak lirateke. Gaur egungo gurasook, buruan gehiago
izaten dugu jendarteak zer onartzen duen eta zer ez, gure alaben
nahiak baino. Beldurra izaten dugu eragile, jakinda ere etorkizuna
ezin duela inork aurreikusi eta egiten egiten dala.
Aurreko
ikastaroetakoa hauxe hartu dut, Marijose-ren “Orientazioa eta
aukeren inguruan hausnartzen” eta helbide honetan irakur dezakezue:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/orientazioa-eta-aukeren-inguruan.html
Batetik eskoletan izaten ditugun kontraesanen zerrendagatik, eta
bestetik ikastetxeetan lantzeko proposatutako puntuengatik.
Bukatzeko, humorezko bideo bat. Carmen Machi-k argi dauka: “leo
revistas femeninas, y no les hago ni puñetero caso”. Zer ez
irakurri berdintasuenan aurrera egin nahi badugu.
Orientazioa,
ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen
trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea litzateke, hau beti ere hezkuntzari lotua.
Gaiak erakutsi digun bezala, hezkuntza komunitatea osatzen duten orok du parte
honetan eta etengabeko laguntza prozesua izan behar du ikaslearentzat alor
guztietan, haur hezkuntzatik hasi eta eskola garaiko aroa bukatzeraino. Orainarteko
orientazioaren iparra genero-rolek markatu dute, ezarritako curriculum
esplizito androzentrista eta ezkutuko curriculum sexistak lagunduta. Gainditu gabeko estereotipoek bere horretan diraute, jaiotzetik pertsonak baldintzatzeraino. Horrexegatik, ikasketak lehenengo, eta lanbide jakin
batzuk, gerora, hautatzea bultzatzen ditu ikasleak.
Gaiarekin
loturiko MEMEA, hauxe bururatu zait:
Aurreko
ikastaroetako post hauxe hautatu dut, bere ideiekin bat natorrelako. Ildo
beretsutik egin dugu gaiaren irakurketa eta proposatzen dituen artikuluak
interesgarri eta eztabaidagarriak dira.
Datu
esanguratsuak asko izan badira ere eta zoritxarrez ez oso positiboak, lan
produktiboa ahalbidetzen duen lan erreproduktiboaren (pertsonen
biziraupenerako garrantzitsuak diren jarduera nahiz eginkizunak) ingurukoak
aipatuko nituzke. Saioa Alkaiza Guallarrek esan bezala “gakoa ez baita zenbat
emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”:
Datu
hauek uzten diguten panoramak oraindik ere zeregin asko dagoela garbi adierazten digu.
Orientazio-hezkidetzailearen
erronka nagusi bezala “ikasleak
orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten,askatasuna
eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe” jarriko nuke.
Helburua
pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua
orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein
profesionalaren ardura osoa onartuz. Konpetentzia horiek garatzen laguntzeko
ardura, tutorearenaz gain, irakasle-talde osoarena izango da eta koordinazioa
eta elkarlana sustatzeko, familia edo legezko tutore, zein jendarte-eragileekin
harremanak lantzea ezinbestekoa izango da.
Honenbestez,Marian Morenok “Queremos coeducar” liburuan emandako
jarraibideak
kontuan hartuz, orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak honakoak lirateke:
Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak
aurkeztea.
Guztion zeregina
da, beraz, orratz hori zuzentzea, emakumeen ikasketa aukerak eta geroko lan
baldintzak aldatu nahi baditugu eta ikasle ororentzat berdindu.
Bukatzeko, baliagarri izan daitezkeen gomendio batzuk. Hauek bai etxekolanak!:
ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA, KONTRAESANAK GAINDITZEKO ERRONKA
Aurreko edizioetako postak begiratu ondoren, 2016ko Marivi Fernandezek idatzitako posta gomendatu nahi dut baliabide asko eta asko ematen dituelako orientazio hezkidetzailearen inguruan. Denetariko informazio, plan eta dokumentu zerrenda luze bat eskaintzen digu, gaia sakonki jorratu ahal izateko:
http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/ORIENTAZIOA
Bestalde, hil honetan Lanbidek, Erkidegoan ateratako langabezi tasari erreparatu nahi izan diot, eta konprobatu ahal izan dut emakumeok aurre hartzen diegula gizonezkoei, hona hemen datu orokorrenak:
Guztira
114.159
100,0
Gizonezkoak
51.167
44,8
Emakumezkoak
62.992
55,2
Datu hauek adierazten dute, besteak beste, langabeziak gogorrago astintzen gaituela, oraindik orain.
Irauli gabeko errealitate honetan, Marian Morenok, "Queremos educar" liburuan idatzitako 3 aspektuak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit .Bertan "Tutoretza eta orientazio akademiko-profesional"hezkidetzaile batean agertu beharrekoak honakoak dira:
ELKAR-ARDURA eta ETXEKO LANA berdintasunean partekatzea gizon eta emakumeen artean.
LANA (ENPLEGUA)izatearen beharra emakume eta gizonentzat.
Gako interesgarri asko aipatzen ditu, haien artean parrafo bat aukeratu dut:
"Orientatzea eskuhartze konszientea eta etengabekoaizan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapaguztietan,curriculumean integratua egon behar du eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa funtsezkoa da".
Honi lotuta hainbat datu interesgarri mahaigaineratu dira: Esatebaterako genero-arrakala mantentzen dela. Arrazoia coctel bat da: aurreritziak, espektatibak, norberarenganako konfidantza...
Norberarenganako konfidantza
AurreritziakEspektatibak
Harrigarria bada ere, emakumeak errendimendu akademikoa hobeagoa izan arren, eurengan konfidantza gutxiago dute. Langileak eta bizkorrak gara baina "tu vales mucho" gure buruari gehiagotan esan beharko genioke. Sarritan emakumeak ardurazko postuetara heltzeko zailtasunak dituztela aipatzen da. Argudio nagusitzat, kristalezko zabaia. Zalantzarik ez dago neurri batean egia izango dela, baina ez da arrazoi bakarra. Honekin lotuta interesgarria suertatu zaidan bideo bat eskeintzen dizuet. Emakumeon eginkizunak baloratzean datza, berezko estiloa dugu, emakumeon estiloa eta eginkizuna. Goazen hori goraipatzera!!!!!!
Zientziari ekarpenak egin dizkioten pertsonengan pentsatzen denean, pertsona horri forma ematen dion estereotipoa maskulinoa da beti. Zeregin horretarako gaitasun handiagoa duten gizonek? lan horiek egiteko erraztasun sozial handiagoa dute? Horren ondorioa da zientzia edo ingeniaritza karreretan matrikulatzen diren ikasleen kopurua askoz txikiagoa dela. Ikerketa-talde edo zentroak edo enpresa teknologiko handiak zuzentzen dituzten ikertzaileez ari bagara, joera askoz ere nabarmenagoa da. Beharrezkoa da, beraz, egungo haurtzaroan eta gaztaroan erreferentziako sistema femeninoa sortzea zientziaren munduan. Erreferentzia femeninoko sistema horrekin, haurrek zientziaren munduaren ikuspegi desberdina izango lukete: zientziari egiten dizkioten ekarpenak aparteko pertsonek egiten dituzte, beren adimenagatik, lanerako gaitasunagatik, pasioagatik, baina inola ere ez beren sexuagatik. Zer egin ahal dugu? - Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren inguruko estereotipo femeninoak apurtzea. - Iraganeko eta oraingo emakume zientifikoei ikusgarritasuna ematea etorkizuneko zientzialariak motibatzeko. - Tradizionalki maskulinizatuta egon diren lanpostuei lotutako genero- estereotipoei buruzko gogoeta sustatzea. - Ikerketa zientifikoaren esparruan egiten den lana ikusaraztea.
- Erraztu. Ikasgelan erabiltzeko hezkuntza-baliabideak eman.
Datuak diotena:
EUSTATek urtero kaleratzen dituen datuek garbi
erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero
estereotipoak mantentzen direla, rol tradizionalen araberako sexuen banaketa
mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten
ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin
lotutakoak, berriz, mutilek.
Eustateko 2017ko txostenakontuan hartuta, hurrengo grafikoak ikusi ahal ditugu.2015-16 ikasturtearen bukaeran lortutako datuekin alderatuta daude.
DEBEGESA bideoan argi ikusten dira neska eta mutilen arteko interes desberdinak.
- Orientazio akademikoa Lehen Hezkuntzako 5 .mailan hastea egiten. DBHn beranduegi da, estereotipoak guztiz barneratuta dituzte jadanik neska eta mutilek Bigarren Hezkuntzan. - Estereotipoak apurtzen dituzten erreferenteak izatea bai neskek bai mutilek. Orokorrean STEAM ikasketak egiteko neskak bultzatu nahi ditugu, baina zaintzan hezitu behar ditugu mutilak eta erreferenteak erakutsi.
Hurrengo urteetako posten artean,Agurtzane Goitiarena aukeratu dut. Orientazio planifikatua hezkidetzailea Aurrera eramateko, gako askori baliabide hezkidetzaile bat lotu dio.
Txostenean irakurritako
informazioa anitza denez, lan merkatuari erreferentzia egiten dien datuei
erreparatu diet gehien bat ondorengo aurkezpenean. Ea zer deritzozuen… Bertan
bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko datuak biltzen ditut. Deigarriena lanaldi
partzialen portzentajea dirudi, %75 emakumeari baitagokio. Guztiz lotuta dago zaintza
lanen ardura femeninoa delako ustearekin. Horregatik, hona ekarri nahi ditut,
berriro ere, Marina Subiratsen hitzak: "eskola mistotik harago joan behar da,
lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten balio eta praktitkak neska eta
mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken jarrera eta praktikak birbalioztatu
eta oreka lortzeko mutilengan garatu, alderantzizkoa neurri handi batean jadanik
gertatu baita”. Argi dagoena da ez dagoela aukera berdintasunik, aitzitik, desberdintasunak handiak dira oraindik.
Nire iritziz,
orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusia lehenik eta behin,
generoarekin erlazionatutako aurreiritzien kritika egitea da, horretarako oso
baliagarria izango da era berean, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea. Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan
egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia
ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke
(nork bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko
antolamendua…).
Aurreko ediziotako
ikastarokideek egindako posten artean, Olatz Ucinen “Emakumeok mugitzen dugu mundua”
aukeratu
dut. Batetik, bertan ematen dituen datuak lan munduari begiratzen baitiote
ikasketeti baino, nik egin dudan moduan; eta bestetik, egin duen infografia baliagarria
eta polita iruditu zaidalako, hain zuzen ere, erronken artean aipatu dudan
zaintzari erreferentzia egiten dio.
Hona hemen postaren hasieran aipatutako aurkezpentxoa:
Nire iritziz,
orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusia lehenik eta behin,
generoarekin erlazionatutako aurreititzien kritika egitea da, horretarako oso
baliagarria izango da era berean, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea. Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan
egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia
ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke
(nork bere buruaren e
Nire iritziz,
orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusia lehenik eta behin,
generoarekin erlazionatutako aurreititzien kritika egitea da, horretarako oso
baliagarria izango da era berean, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea. Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan
egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia
ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke
(nork bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko
antolamendua…).
ta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko
antolamendua…).