2020/04/27

AGUR laster arte! MILA ESKER



    Gaueko 23:31 orduari begira, ai ene ez dut bukatuko…a ze tristura eta pena....
    Lasai Ixi hurrengo astean hobe, sakonduko dut hurrena

        Hezkidetzan esku hartuz desikasiz ikasten dela behin ta berriz indartuz
          makina bat kontzeptu berri ikasiz..eta nahastuz

Nahiz eta hitzak definizioak tarteka nahastu
norberarengandik hasiz guztion artean  tratu onean jarrerak aldatu

                Agur polit bat egingo nuela, lan bikain bat aurkeztu
                Ilusio eta ahaleginean horrekin beharko det konformatu

Baina piztutako ilusioa eta piztutako gogoa 
tantaz tanta koloretako itsasoa

Mila esker lan talde osoari
Mila esker ikastarokideei

               
                   



                     
Agur agur... laister arte
👭👬👭👬👭👬

Zoragarria izan da zuekin bidaia hau egitea.
Luzea eta zaila izan da.
Batzutan gurpilak haize gutxi izan du.
Beste batzuetan gurpila zulatu eta ezin ibili egon naiz.
Sarritan zama handiegia izanik ez aurrera ez atzera.
Kementsua, burugogorra, kuxkuxeroa, hitza ematen duen horietarikoa naiz
Erronkak merezi zuen eta helmugara heldu naiz
Eskerrik asko bidaiakide izan zareten guztioi
Plazer bat izan da, azalean eramango zaituztet.
Laister arte 

Mónica Calvo





ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!

ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!



7 hilabete ikasi eta desikasten, 7 dira ere ortzadarraren koloreak, guztiok tokia dugun jendarte bat osatzeko helburua bermatu nahian.






22 astez koloretako ipuina osatzen joan gara atalez atal. Atal batzuk gozoak, besteak gaziak, zenbaitetan erraz eta bestetan ezin amaitu. Baina iritsi gara liburuaren amaierara. Batzuei gehiago gustatu, besteei gutxiago. Batzuentzat irakurterraza, beste batzuentzat zailagoa. Pertsonaia guztiak, bakoitza bere modura, bete dugu atalez ataleko espazioa (partehartzean, norberaren momentuak ere zerikusi handia du eta ikasturte batek gorabehera asko ekar ditzake). Pertsonaia horiek gehiago ezagutzea faltan bota dut nik, hain azaletik ezagutu beharrean (aurrez aurre ez egotearen ondorio). Baina argi dago, guztion artean egin dugun ipuinak baduela mamia eta dudarik gabe izango du 2. zati bat.

Baina hori beste kontu bat da…. 

Bitartean jarrai dezagun ortzadarrari kolorea ematen!!!

Bukatzeko, abesti hauxe aukeratuko dut, 22 aste hauetan bidelagun izan bait dugu gure antzezpen guztien amaieran:




Bestalde, konfinamendua, berrogeialdia, itxiera….dena delakora eraman gaituen egoera honek, daramagun bizimoduari buruzko gogoeta egiteko parada emango zigulakoan:




Hezkidetza izan dadila gure bidelagun!!!







Aitatxu, egun osoa ematen duzu ikasten!!

Horixe izan da alaba-semeen esaldia egun askotan, batez ere asteburuetan.
Eta entzun-ikusten dituzten bideo, musika, jolas, serie eta filma guztietan sartu dut burua. Ez didatela barriro ikasten utziko esan didate, irribarre bat ahoan.
Esan diet pertsona hobea izateko ahalegina egunero egin behar dala.

Eta gero dantza egin dugu.



2020/04/26

AMAITU DA!!! BAI? EDO HASI DA?

Bukaera honetan benetan nekatuta nago, gehi hilabete eta 13 egun etxetik atera barik, ba... oso gogorra da egoera. Asko ikasi dut eta guztion ekarpenak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Baina ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Orain pixkanaka pixkana joango naiz bloga irakurtzen. Hartutako erreferentziak interesgarriak izango direlakoan nago eta horiek ere irakurtzeko ditut. Beraz, benetan amaitu da? Lan handia oraindik, bai ikastaroa amaitzeko eta, bai eta benetako hezkidetza eta berdintasuna lortzeko.