Zer gertatzen da
eskolako libre jolasteko gunekin? Gune hezkidetzaileak dira? Gutxi batzuen
lekua baino ez dira? Alda daiteke hori?
Oraingoan ere nire
arlora begiratuko dut. Gimnasioan elkartzen garenean biribilean egiten dugu,
urteekin egiaztatu dut ikasle txikien taldeetan edozein erara/nahastuta
kokatzen direla biribilean; nagusien taldeetan, aldiz, neskak kokatzen dira
alde batean, ia bata bestearen gainean –espazio gutxi okupatzeko, edo taldearen
babesa sentitzeko- eta mutil lehiakorrak biribileko espazio gehien betetzen
dutela eta nesken taldetik hutsune bat uzten dutela.
Azken hori,
bereizketa nabari hori, gertatzen den guztietan, ikasle taldeari esaten diet
isiltasunean eta begiradarekin taldeko argazkia egitea. Keinu txiki horrekin
saiatzen naiz kontzientzia pizten. Zer edozer aldatzen doa, gutxienez nire
saioetan.
Baita ere
egiaztatu dut, eta horri buelta emateko lanean nago, jolas lehiakorretan neskek
oso leku gutxi okupatzen dutela eta mutil lehiakorrek bereganatzen dutela
espazio gehiena.
Horregatik eskolan
mailan, pasaden ikasturtean garatu genuen bezala, sentsibilizazio inkesta eta
hausnarketa proposatzen dut. Galderen artean honako hauek egongo ziren:
- Zer zonaldean jolasten duzu? Zertara?
- Zein ekintza edo jolasak antolatzen dira patioan? errekreo orduan?eta arratsaldean?
- Ekintza horietan nortzuk hartzen dute
parte?
- Zein zonalde edo espazio ematen zaio
ekintza bakoitzeko? Marraztu ahal duzu?
- Jolas horietan non kokatzen dira
neska gehien? Zenbat espazio okupatzen dute? Eta mutilak?
- Zein zonalde, eta non kokatzen da,
lehia edo kirol-partidatarako?
- Eskolako patioko banaketaz hausnartu
eta gero, orekatuta ikusten duzu banaketa hori? Beste banaketa bat topatu
ahal duzu?
- Guztien artean bana dezagun berriro
patioko espazio guztiak!
Pasaden ikasturtean honelako datu bilketa eta
hausnarketa egin zen eskolan, eta hirugarren zikloko ikasleek berrantolatu
zuten haien patioa hezkidetzaileago eta orekatuagoa izan zedin. Aurten Covid
dela eta, ez dago baloirik eta patio hezkidetzaileagoa da.
Eskolako
espazioekin jarraituz aurreko edizioetako postak aipatuko ditut:
Ixarren Ni naiz, hi haiz, hemen gaude! Post-etik goraipatu nahi nuen ondorengo bideoa eta La revoluciĆ³n de los patios en “los Coles” frente al sexsimo artikulua.
Eta Mariaren post-etik konpartitu nahi nizueke nire garaiko kanta bat,
hitza egokituta dago eta. Baita ere Hik Hasi aldizkariko ESKOLAKO
PATIOA. Ikasle guztiei leku egin nahian artikulua.
Beraz, espazioa eta
denboraren erabilera patioaren banaketa erronka bakarra ez bada ere, eskolako jolas
eremuaren banaketa eta erabilera hezkidetzailea izan dadila hautatuko nuke
lehenengo erronka moduan. Horretarako nik neuk proposatuko nuke erabiltzaileen
artean erabileraren hausnarketa bat egitea, patioko eremuak ikasle guztien beharrak
eta nahiaren arabera diseinatzea, eta erabaki horiei errealitatea ematea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina