2021/03/14

GATAZKAK NATURALAK DIRA, BIOLENTZIA ALDIZ, EZ.

 1.-Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:

 

Aste hasieran banekien gaur egun gatazkaren zentzu negatiboa dela nagusi. Baina, gatazka ez da positiboa edo negatiboa, modua izan daiteke positiboa edo negatiboa.

Baita ere, bakearen ikuspegi tradizionalaren ikuspegi negatiboaz jakitun nintzen; alegia, bakea ez dela soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango dela bake-mundua lortzea (Rigoberta MenchĂș).

 

 

 

Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz, gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo duela jabetu naiz. Hortik letorke bake positiboaren kontzeptua.

 

Bestalde, gatazken trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea garrantzitsua dela ohartu naiz; izan ere, generoa kontuan izatea lagungarria da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko, baita gatazketan parte hartzeko ere.

 

Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke gatazka egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla: pertsonak, prozesua eta arazoa. Halaber, aipatuko nituzke feminismoak egindako proposamenak gatazken trataeraren ikuspuntutik. Eta, bukatzeko, ikastetxetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko baliagarriak diren 5 eremuak aipatuko nituzke.

 

2.-Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratu:

 

Neu nabigatzera hautatu dut, hainbat baliabide interesgarriren berri ematen duelako. Bat aipatzearren, Nerea Mendizabalaren bideoa. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko KOMUNIKAZIOAren garrantzia gogora ekartzen digu.

 

 

3.-Gai honen garrantziaz jabetzeko, hezitzaileei ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.

 

Irakasleek bizikidetzan trebatzeko, gatazkari buruzko material interesgarria dago helbide honetan:

 

Gatazkak konpontzeko estrategiak

 

Bideo interesgarriak ikasleekin lantzeko:

 

https://www.youtube.com/watch?v=soHNpDz8ne0 

 

 

4.-Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

 

1.-Hezkuntza komunitate osoaren kontzientziazioa eta formazioa, gatazken trataerarako kultura positiboa hedatze aldera.

 

2.-Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna...

 

3.-Banakako tutoretza bermatzea: alderdi pertsonalak kontuan izan, baita jendarte-egitura sexistek izan dezaketen eragina.

 

4.-Komunikazioan trebatzeko estrategiak diseinatzea.

 

5.-Gatazkaren ikuspegi positiboa landu ikasleekin, aldaketarako trena moduan, alegia.

 

6.-Neska-mutilen beharrak eta interesak adierazteko, parte-hartze aktiboa bultzatzea.

 

7.-Araudia modu partekatuan lantzea ikasleekin.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina