Aste honetako lanarekin hasteko aurreko taldekideen post-ak irakurtzen aritu ondoren MarĂaren post hau aukeratu dut bere hausnarketarekin bat natorrelako eta gaia lantzeko baliabide interesgarri ugari eskaintzen dizkigulako.
Aste honetako gaiaren inguruko
baliabide posibleei dagokionez honako hauek eskaini nahi dizkizuet:
- Xabier Iturberen hitzaldi hau interesgarria egin zait klaustroan lantzeko.
Haur Hezkuntzako lehen urteetatik lanean hasteko materialen artean honako bideotxo hau erabil daiteke :
Eta honako hau LH-ko goi mailetan eta DBH-ko mailetan ikasleek ikusteko modukoa iruditu zait. Aste hauetan landutako hainbat gai oso modu ulergarrian azaltzen direlako.
Eremu hezitzaileetan/jendartean
lantzeko erronka
Nagusiei dagokionez lehenik
eta behin norberak konturatu beharko genuke nolako enkortsetazioarekin eraiki
dugun gure nortasuna. Hausnarketa prozesu baten ondorioz konturatu gaitezke gure
hautuak baldintzatuak izan direla etengabean.
Norbanakoaren
afektibitatearen estrukturaketa egiteko
baliabideak eskaini beharko genituzke hezkuntzan eta jendartean.
Horretarako taldean
hausnartu, formatu behar gara eta horrela eremu hezitzaile doituak eraikitzera
iritsi gaitezke.
Talde lan koordinatuak behar
ditugu aniztasunari errespetuz biziko diren eremu hezitzaileak sortzeko.
Lan handia dago estrategia
, plan zehatzak garatu behar ditugu ikastetxeetan eta garrantzitsuena: plan
horiek gauzatu egin behar dira modu koordinatuan ondoren egindakoa ebaluatu eta
hortik hobekuntzak diseinatuaz aurrera egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina