2021/04/26

HASIERAKO PAUSUAK EMAN ONDOREN, JARRAIPENA ... BIZITZAN

 

Blog batean idaztearen esperientzia gustatu zait, aitortu behar dut hasieran kosta egin zitzaidala, baina gero askatasun osoz idazten gozatu dudala.

Ikastaroan zehar betaurreko moreak jarri ditut eta begirada zorroztu dut ere, uste dut oraindik asko ikasteko daukadala baina hezkidetza munduan murgildu naiz eta nire bizitza pertsonalean ere oso lagungarria izan da.

Hainbeste indarkeria jasaten dugu eta hainbat forma ezberdinak hartzen ditu. Lanbide Heziketan lan asko egiteko dago Hezkidetzan, Ikastetxe guztiek egiten dute borroka kalitatezko mila zigilu izateko eta erreferenteak izateko, eta ahaztu egin zaie, hezkidetzagatik eta berdintasun-planengatik zigilurik ematen ez badizute ere, haien alde lan egitea eta ikastetxearen misioan, ikuspegian eta balioetan sartzea askoz ere gehiago eta hobeto hitz egiten duela haiei buruz, eta lana egiteko dago daukagun behar eta eskubide hauetaz jabetzen garen arte.

Ikastaroan zehar egindako lanekin argazki muntai hau aurkezten dizuet.



Begirada aldatzeko askotan buruz behera jarri behar...


MILA ESKER ASTE ZORAGARRI HAUENGATIK, ESPERIENTZIA APARTA IZAN DA, ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina