2021/09/29

AURKEZPENA #EugenBidegain

 Ni Eugen Bidegain naizHezkuntzako Ikuskari bezela egiten dut lan gaur egun baina aurretik 20 urtetan zehar egon naiz klaseak ematenbatez ere Musika eta Gizarteko arloetan. 

Ikastaro honetan nago Hezkuntzak -gizarte osoak bezela-ahalegin bat egin behar duelako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. 

Ondarruko institutuko irakasle nintzenenean Hezkidetza Proiektuko Koordinatzailea izan nintzen hiru ikasturtetan zehar 

Enpatia eta espiritu kritikoa dira agian honelako lan-talde birtualean aritzeko nire ezaugarririk onenak 

Aurreko ezaugarri biak dira hain zuzen ere gehien eskertzen dodana beste partaideengan. 

Urdina izango nintzatekeitxasoaren kolorea delako (nahiz eta efektu optiko baten ondorioz izan, hau pena). Azken finean, urez (malkoz?) eginak  gaude batez ere... 

Pinguinoa nintzateke. Hegan ez dakien txoria izanik  ere (!)ikasi du itxasoan barrena “hegan” egiten 

Hurrengoko doinua aukeratzen dotLascia ch'io pianga aria, Rinaldo operakoa, Haendel-ena. 

Bere doinuagatik batez ere. Baita hitzengatik: 

Lascia ch'io pianga 
mia cruda sorte, 
e che sospiri 
la libertà; 

Utziozu nire zori krudelari, 

negar egiten 

eta askatasunagatik  

hasperen egiten. 

 

   

Nire itxaropenak ikastaroarekiko hauexek diraformakuntza teoriko-praktiko sendo bat jasotzeaHorrekin lotuta bibliografia on bat lortzeaahal izan ezkero etorkinak eta hezkidetzaren elkar lotzen dituena batez ere. 
 

1 iruzkin:

  1. Mila esker Eugen.

    Izotza apurtu duzu, eta benetan eskertzekoa da.

    ErantzunEzabatu