2021/10/15
Betaurreko moreak janzte bidean
“Zer da hezkidetza?” galdera egin dien guztiei ezaguna egin zaie HEZKIDETZA
hitza. Hauek dira, besteak beste, jasotako erantzunak.
-Berdintasunean hezteko
egitasmoa -Bizitzen ikasteko ildo nagusiak ikastea.
-Kidetzan heztea; genero
berdintasunean heztea.
-Parametro batzuen barruan heztea, ezberdintasunik gabe.
-Berdintasunean heztea
-Emakumeen presentzia ikustaraztea
Esan dezakegu,gehienek HEZKIDETZAk dituen ildo eta zereginei erreferentzia egin dietela. Bada,
esan dezakegu, gero eta konzteptu entzutetsuagoa dela, eta jende askok horren
inguruko jakintza eta oinarrizko nozioak ezagutzen dituela.
Arestian, beste hasunarketa batean esan bezala, uste dut, berdintasun erreala helburu, bide
luzea egin dutela askok eta askok; eta haiei esker, gaur egun, hemen gaude.
Baina, ezin da ukatu, oraindik ere, bidea geratzen zaigula jendarte parekidea
lortzeko. Eta prozesu horretan, hezkidetzak berebiziko garrantzia dauka. Izan
ere, egungo eta etorkizuneko herritarrak berdintasunean hezteko tresna da
hezkidetza; hezkidetza herritar kritikoak hezteko erraminta da.
Errealitateak deseraiki eta beste batzuk eraikitzeko tresna, berdinzaleak eta inklusiboak
izango diren errealitateak alegia. Horretarako, ezinbestekoa izango da, lehenik
eta behin, irakasleok betaurreko moreak janztea, eta lantzen duguna lantzen
dugula, esku-hartze hezkidetzaileak egiteko joera eta ohitura eskuratzea.
Etengabe, zeharka zein espezifikoki hezkidetzaz irakasgaiak zipriztindu
ditzagun.
Hori lortze bidean, beharrezkoa dugu formakuntza, kontzeptuak
ezagutzea, horien inguruan hausnartzea eta hezkuntzan praktika feminista
gauzatzeko beharrezko erramintak eskuratzea.
Zalantza izpirik ez daukat,betaurreko moreak janzte bidean egiten ari garen honako ikastaro hau oso
lagungarri izango zaigula. Elkarrengandik ikasteko aukera paregabea daukagu,
baliatu dezagun! Hauxe da beste ideia batzuen artean, neuk sortu dudan leloa
hezkidetza definitzeko:
Bestalde, iazko edizioko honako artikulu hau gomendatzen dizuet irakurtzeko, on egin!
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/betaurrekoa-moreak-jantzi-eta-goazen.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina