Nire ingurukoei, Hezkuntza munduarekin zer ikusirik ez daukatenak, hezkidetza zer den galdetu diet. Erantzunek, nolabait, hezkuntza kooperatiboa aipatu dute; irakasle eta familien artekoa edota ikasleen arteko elkarrekintza bultzaten duen hezkuntza. Gaztelerazko “co” atzizkian oinarrituta esanahia ondorioztatzen saiatu dira, baina hezkidetza terminoa ezezaguna dela esan dezaket, nire inguruan behintzat.
Beraz, CoeducaciĆ³n-Hezkidetza zer den ez dakitenei lelotxo hau aipatuko nieke:
Lore guztiak berdinak ote dira? gogoetan metaforikoki norberak nahi duen moduan garatzeko eskubidea aldarrikatzen da. Lore guztiak desberdinak dira baina ez al dira desberdin bezain politak? Lore itsusirik ez dagoela esango nuke, “echeveria” izan ala kamelia izan.. Kolektibo batekoak zein bestekoak, desgaitasun funtzionala duten pertsonak, hemengo herrialde batetik izan edo urrutiko beste batetik... denok askatasunean hazteko beharra eta eskubidea dugu.
Beraz, ahal dugun neurrian izan gaitezen hezkidetzaile, arrazoiak ez zaizkigu faltako eta 5 arraZOI aipatzearren hurrengo hauek aipatuko ditut:
-Emakumeen kontrako indarkeria errotik desagertzeko beharra
-Mota guztietako pertsonak kontuan hartzeko beharra eta pertsona orok duten eskubidea askatasunean eta benetako demokrazian hazteko
-Estereotipoek suposatzen duten karga arintzea edo kentzea emakume zein gizonentzat
-Aurreiritzi eta diskriminaziotik libre (etnia, genero, ideologiak...) dagoen mundu baterantz aurrerapausuak ematea
-Emokumeok bereziki behar dugulako!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina