2021/10/18



Zer da Hezkidetza?



Nire inguru hurbilean hezkidetza hitza ezaguna eta ezezaguna da aldi berean. Hezkuntza munduan dabilenak entzun izan du hitza, baina askok ez dakite definitzen. Beste batzuk feminismoarekin lotzen dute. Alde honetan, azpimarratu nahiko nuke lagun batek esandakoa: hezkidetza errespetua da. Kolektibotasunetik at, pertsonen arteko errespetua. 

Hezkuntza mundutik kanpo dabiltzanak aldiz, ideia orokor batean baturik indarkeria matxistaren aurkako kontzeptu moduan definitzen dute. Sakontasunean sartzeko zailtasunak izanik, definitzea zaila egin baitzaie.

Gauzak horrela, eta irakurritakoa kontuan hartuz eta era laburbildu batean, hezkidetza hitz batekin definitzea zaila egiten zait. Bere barnean osotasun askok hartzen baitute parte. Hezitzaile modura, eta haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin inguraturik lan egiten dudanez, gustatu zaidan adierazpen batekin lotuko nuke hezkidetza: "hezitzaileon funtzioak ikasleari nor den eta nor izan nahi duen jakiten laguntzea  eta horretarako behar duena eta non lortu ahal duen identifikatzean datza". 

Erraza ematen duen arren, guk geuk ere bide horretan lana dugu egiteko, guk geuk ere kulturalki ezarri eta ikasi ditugun hainbat estereotipo baititugu barneratuak. Betaurreko moreak jantzi eta ikasitakoa desikasten ikasi beharko dugu.

Ingurukoei hezkidetzaren inguruan galdetuta, beste post honetan agertzen denarekin identifikatua sentitu naiz, kontzeptua definitzean zailtasunekin aurkitu garelako eta horregatik aukeratu dut. Hona hemen:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/hezkidetzari-buruz-hausnartzen-galdera.html?m=1

Aukeratutako lelo digitala hau izango litzateke:


Bukatzeko, hona hemen hezkidetza lantzen jarraitzeko 5 argudioak:

- Genero estereotipoak apurtzeko beharra.

- Ikasleen heziketa afektibo-sexualean lana egiteko dagoelako.

- Askatasunean hezteko eta bizitzeko beharra.

- Ikuspuntu kritikoa eraikitzeko.

- Identitatearen garapen oreketaua lortzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina