2021/10/17

ZER DA HEZKIDETZA?

   Inkestak egiten hastean, bi irakaslei galdetu nien, eta haien erantzunak ikustean konturatu nintzen interesgarria zela hezkuntza mundutik kanpoko pertsonei ere egitea. Erantzunak aztertzean egiaztatu dut jakintzat eta gainditutzat jotzen ditugun gai batzuk ez direla hala. Eskola bizi garen gizartearen isla da, eta oso luzea dela hezkidetzan egin beharreko bidea. Batzuetan, gai jakin batzuk gainditutzat jotzen ditugu, eta ez dugu horiek lantzeko beharrik ikusten, baina inkestak eta berriak ikusterakoan konturatzen gara ezinbestekoa dela hezkidetza lantzen jarraitzea.

Hona hemen erantzunen adibide batzuk oso ezberdinak:


HEZKUNTZAN LAN EGITEN DUEN PERTSONA BAT:


Hezkidetza termino ezagutzen duzu?

Bai

Zer da hezkidetza?

Generotik at egiten den hezkuntza, norbanako bakoitzaren, pertsona bakoitzaren berezitasunak aintzat hartzen dituena. Neska/mutil binomio atzean utzi eta irizpide sexistatik urruntzen den hezkuntza. Emakume eta gizonezkoei ezarritako rol, balio eta jarreratik aldentzen dena.

Zein dira bere jarduera-ildoak? 

Irizpide sexistetaik aldentea eta emakume-gizonezko rol, balio eta jarrerak sahiestea. Estereotipo maskulino eta femenioetatik aldendu eta pertsona askeak heztea.


HEZKUNTZAN LAN EGITEN EZ DUTEN 2 PERTSONA:


Hezkidetza termino ezagutzen duzu?

Bai

Zer da hezkidetza?

Taldean heztea.

Zein dira bere jarduera-ildoak? 

Hezkuntza bateratua, zenbait talderen probetan oinarrituta




Hezkidetza termino ezagutzen duzu?

Uste dut baietz, baina ez nago ziur

Zer da hezkidetza?

Nire ustez, haurren heziketan bai aitak eta bai amak aktiboki inplikatzeko ildoa da.


Zein dira bere jarduera-ildoak? 

Ideiarik ez, baina espekulatzen uste dut joan beharko luketela haurrak rol jakin batzuk, jolasak, jostailu espezifikoak eta sexuaren araberako jarduerak lotzen ez saiatzeagatik.


*Galderak washapen bidez egin nituen.



Hauxe da hezkidetza kontzeptua definitzeko sortu dudan posterra:




Inkesta pasatzean gauza bera gertatu zaidalako aukeratu dut sarrera hau; nire ustez, jendearen giroaren arabera, erantzunak oso desberdinak dira. Batzuetan jakintzat ematen dugu mundu guztiak dakiela zertaz ari garen eta horretaz hausnartu duela, eta argi dago ez dela horrela.


https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/hezkidetzari-buruz-hausnartzen.html


Bukatzeko, hauek dira hezkidetza lantzen jarraitzeko ditudan arrazoiak:

  • Indarkeria matxistarekin bukatzeko

  • Gatazken eraldaketa baketsua lortzeko

  • Pentsamendua kritikoa garatzeko

  • Berdintasunezko hezkuntza afektibo sexuala izateko

  • Neska-mutilak norberaren nortasunaren subjektu  genero-estereotipo sexistetatik at hezteko

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina