2021/12/09

BEGIBISTAN

 

1.       “Emakumeen presentzia eta ekarpenen inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA egin”

 

Proposatutako aplikazioa erabiltzeko bi hitz idazteko aukera izan dut soilik. Hortaz, hau okurritu zait:

 



 

 

 

 

 

 

 2.       Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean hurrengoko hau aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeak-ikusarazi-bai-noski-nola.html

Aukeraketaren zergatia bere azalpenen argitasunean datza batez ere. Horrekin batera testu guztiak daukan azalpenen jarraitasuna eta koherentzia. Hezkuntzan hezkidetzan izan duen garapena modu labur baina didaktikoan azaltzen du. Jarraian hezkidetza ereduko hezkuntza lortzeko ditugun erronkak azaltzen ditu. Ondoren pentazitatearen taula itsasten du. Eta azkenik, umore onez betetako bideo bat estekatzen du. Hortaz post ezin hobea.

 

EMAKUME SORTZAILE BAT.

Plazaratu nahiko nuke emakume sortzaile bat. Gainera nahita aukeratu dut sortzailea zeren eta aste honetan izan dogun irakurgaian , erreferenteak izan diren emakumeen historia atalean, denak ziren zientzietako emakumeak.

 Aukeratu dudan emakume sortzailea, Clara Schumann, erreferente izan da musika klasikoaren barne dagoen Erromantizismoko mugimenduan.

Konposagile hau, XIX mendekoa, garai eta latitude okerrean jaio izan zen, dena baitzeukan kontra bere sormen griƱa bideratzeko. Bere testuingurua bazen kontrakoa, guztiz ospetsua zen Robert Schumann konposagilearekin ezkontzerakoan, bere sortzaile bidea are gehiago moztua izan zen.

Konposagile emakume honen adibidea ez da bakarra musikaren historian zehar. Baina bai da kasu esanguratsuenetarako bat. Alde batetik, bere ibilbidea mugatua izan zen bere genero rolak betetze horretan zituen mugeengatik. Eta bestalde adierazgarria da ere, bere senarraren konposizioek lortu zuten izugarrizko arrakastak ez zituela guztiz itzali Clara-ren lorpenak konposaketa mailan ez eta musika interpreta gisa.

 

Hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

-Ikastetxetako curriculum proiektuen berrikusketa. Historian zehar emakumeek egindako ekarpenak jasota egon daitezen.

-Ikastetxetan erabiltzen diren materialen (testu liburuak, apunteak,…) berrikustea eta betaurreko moreekin aztertzea, beharrezkoak ikusten diren aldaketak bideratuz.

-Ikastetxetan dauden Hezkidetza Proiektuak egunerokotasuneko lana bideratzeko tresna gisa erabiltzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina