Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabilera ditugu hizpide. Konturatu naiz, datuak aztertzen, emakumeek errepresentazio txikia dugula bizitza publikoan, kulturan, kaleetan... Arkitekturak ere bizkarra ematen digu hiri sexistak sortuz... eta nire buruari galdetzen diot, noiz arte?. Benetan jabetzen al gara arazoaz?. Erronka handia dugu aurrean.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Ainhoak egindakoa aukeratu dut: Non dago beste erdia?. Oso interesgarria iruditu zait Ainhoak Bilboko kaleen izenean emakumeek duten presentziari buruz egiten duen analisia. Eta benetan tristea da bizi naizen hirian dagoen parekotasun eskasaz jabetzea, soilik % 3k du emakume izena. Bestalde, albiste on gisa, Bilboko Udalak neurriak hartu ditu desberdintasun hori konpontzeko.
Ikastetxeetako espazioen antolaketa hezkidetzaren ikuspegitik sentsibilizatzeko adibide gisa bi arkitektok, Amaia Albenizek eta ZuriƱe Burgoak, egindako lana aukeratu dut. Bideoaren lehen zatian, arkitekturak gure bizitza publikoa nola modulatzen duen hausnartzen dute, eta bigarren zatian, ikastetxe batean jolastokian espazioa erabiltzeari buruz egindako diagnostikoan zentratzen dira. Benetan interesgarria.
Hausnarketa hori hezkuntza-komunitate osoarekin egitea ikasle guztiek espazio komunez berdintasunez gozatzeko behar bat dela uste dut.
Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak? Hona hemen ideia batzuk.
Arkitektura sexistaz jabetzea eta aldatzeko neurriak aldarrikatzea.
Kaleak emakumeen izenekin berrizendatzea eta kale horiek hirietako espazio garrantzitsuak hartzea.
Ikastetxeko espazioen erabilera hezkidetzaren ikuspegitik aztertzea eta hobekuntzarako erabakiak hartzea
Ikasgeletan egiten dugun denboraren erabilera kontuan hartzea, desberdintasun-alderdi bat gehiago ez izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina