2022/01/22

IKUSEZINA IKUSARAZ DEZAGUN

 


Iazko sarrera hau gustatu zait https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/hezkidetza-eta-curriculuma.html
Ikastaro kideak gogorarazten digu, bere ikasleekin egin zuen jarduera baten adibide batekin, nola, ikasgelan, oraindik ez dagoen normalizatuta hezkidetza lantzea curriculumaren parte gisa. Are gehiago, ikasleek uste dute hezkidetzaren gaia irakasgaiaren programazioan sartuta ez badago, ez dela beharrezkoa, ezta derrigorrezkoa ere, gai hori lantzea.

Partekatutako bideoa, non neskek mutilen lan bera egiteagatik sari txikiago jasotzen duten eta haien erreakzioa zein den, ere oso interesgarria iruditu zait. Hor ikusten dugu txikitan ez dugula ulertzen ezberdintasun horretarako arrazoiren bat dagoenik, eta ez dugu onartzen. Orduan, helduak garenean, zergatik onartzen dugu desberdintasun hori existitzea?

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezitzailea txertatzko?Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat aipatu

Iazko ikastaro kideak komentatu zuen bezala, curriculuma eta baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasunetako bat guztion inplikazio eskasa da, hau da, irakasleena,, familiena, ikasleena eta abar.

Horrekin lotuta, Lekeitioko eskolan duela urte batzuetatik hona burutzen duten hezkidetza-proiektua  jarraitu beharreko oso adibide hona iruditzen zait Hezkidetza-CoeducaciĆ³n.Lekeitioko Eskola Publikoan. Guztiak inplikatuta dauden hezkidetza-proiektu bat da ( familiak, irakasleak, ikasleak, begiraleak…)eta  gainera, jarduera kooperatiboak, espazioaren erabilera justua,elkarbizitzarako foroa… lantzen dituzte.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina