Iazko ikaskideen artean
hurrengoko post hau aukeratu dot:
STOP indarkeria matxistei!!
Ikasleekin lantzeko baliabide bat
gomendatu. Nola, noiz eta norekin landu?
DBH 3. Mailan, tutoretza saioetan:
FILMA: “To Kill a Mockingbird” (“Matar a un ruiseƱor”), 1962. Zuzendaria: R.
Mulligan.
Harper Leeren izen bereko eleberriaren egokitzapena
da filma eder hau. Depresio Handiaren garaian, hegoaldeko herri batean, Atticus
Finch (Gregory Peck aktorea) emakume zuri bat bortxatzeagatik akusatutako gizon
beltz bat defendatzen duen abokatua da. Gizonaren errugabetasuna agerikoa den
arren, epaimahaiaren epaia aurretik dago markatuta. Beste abokatu batek ez luke
kasua onartuko, Atticus Finchek izan ezik, hiriko hiritarrik errespetagarriena
baita. Errugabe baten defentsa errukior eta ausartak etsaitasunak ematen dizkio,
baina bere bi semeen errespetua eta miresmena ematen dizkio. Gizon hau ohiko
estereotipo guztien kontra joan arren bere ausardia oso nabarmena da. Hori bai,
bere ausardia ez du ohiko gizon estereotipoaren arabera adierazten,
inteligentzia eta apaltasunarekin baizik. Ara gehiago, bere emaztea aspaldi
hilda dagoenez, etxean aldi berean bi figurak betetzen ditu bere seme alaben
aurrean. Nire ustez, benetako gizon eredu alternatiboa aurkezten digu istorio
zoragarri honek.
https://www.youtube.com/watch?v=P2yVZRAtaa4
Zein da zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa?
Jendarteko eremuan garbi daukat
gizonok egin behar dogula ahalegin handiena eredu berriak bilatzeko
maskulinitate berriak lortzeko helburuarekin. Eta hau, egia esan, ez da batere
erraza. Alde batetik gizonon erresistentziak, tradizioak, inertziak,
erosotasuna, besteen zer esanak,… Bestalde, eta aldeko borondatea izanda ere,
maskulinitate berrien eredu horiek topatzea ez dirudi hain erraza. Aurreko
astetako lan arlo interesgarri bat identitateak sortzen izan zen. Eta hor
azaleratu neban identitate hitza bera latinezko idem (identiko) hitzetik zetorrela.
Hau da, identitate bat sortzeko, (esaterako maskulinitate berri batetan
oinarrituta) eredu bat izan behar da aurrean. Ez dago beste modurik. Ezinezkoa
da identitate berri bat sortzea hutsetik hasita.
Hezkuntza eremuan, gizonezkoak
diren irakasleak erronka berdina daukate edota are konplexuagoa, beraiek izango
baitira, hain zuzen ere, ikasle mutilentzako maskulinitate berri horien eredu. Zer esanik
ez adin txikikoak direnean ikasleak eta agian are gehiago nerabeak direnean.
Eta
bukatzeko azken bideo bat:
Why I'm done trying to be "man enough"
non gizonezko aktore batek,
Justini Baldoni, maskulinitate berrietaz
hitzegiten duen. Izenburua bera oso
esanguratsua da. Bideoa erakargarria egiten da ez bakarrik azalpenengatik,
baizik eta humorearekin asko jokatzen duelako. Nire ustez egokia da DBH 3. mailan
ipintzeko. Hizketaldia ingeleraz da baina aukera dauka azpitituluak gazteleraz
jartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina