Genero-indarkerian pentsatzen dudanean, burura etortzen zaidan lehen gauza golpeak edota irainak dira, baina hori baino ekintza gehiago barneratzen ditu eta askotan konturatzen ez garenak izaten dira, kasu mikromatxismo deritzona.
Baina zer da mikromatxismoa?
Honekin lotuta, honako bideoa gomendatu nahiko nuke:
Bideoa behin ikustean, edozein lagun-taldetan bizi ditugun egoerak ageri dira, ohikotzat ditugunak, baina bigarren begirada batean, betaurreko moreak jarri ondoren, mikromatxismo egoera piloa ageri dira.
Ildo honekin jarraituz, Estatu mailako bi udalerritako udaletxeek prestatutako ekintzak plazaratu nahiko nituzke. Alde batetik, Kordobako udalak prestatutako irudia hau partekatu nahiko nuke, mikromatxismoak detektatu eta hauei nola aurre egiteko dekalogoa:
Eta bestetik, Soriako udalak prestatutako machistometro deituriko "jokoa".
Esan beharra daukat, eskola eta unibertsitate garaian, ez nire
ingurukoek, ez nik, ez genuela gai hau jorratzen. Ez ginen konturatzen
genero-indarkeria mota bat zenik. Baina, azken lauzpabost urtetan, kuadrillan oso kontziente gara eta gure inguruko mutilek antzeko joera bat erakusten dutenean, (iruzkin, txiste, esaldi... matxistaren bat)beraiekin hitz egiten dugu pixkanaka konturatu daitezen jarrera eta jokabide matxista horiek aldatzea ezinbestekoa dela.
Oso interesgarria da komentatu duzun guztia. Machistometroa lagungarria da gure burua non dagoen ikusteko.
ErantzunEzabatuBatzuetan errazagoa da mikromatxismoak besteengan ikustea geurean baino. Horrelako zenbat koadrila daude erdibidean? Aitortu nahi ditugunak baino gehiago.
ErantzunEzabatuOso interesgarria izan da zure ideiak irakurtzea. Mila esker