2022/10/19



 

                          SARE SOZIALETAN KUSKUXEATZEN. 

Oraingoan, aspalditik begiratu gabe nituen sare sozialak bisitatzen jardun dut, Facebook, Instagram eta Twitter eta azterketa pertsonala bukatu ondoren, hasteko, Hezkidetzan Eskuhartzeren alde eginez  Twitterren eguneratu naiz  kontu berri bat irekiz. Hau erronka niretzako! Aitortu behar dut ez naizela oso aktibista nire lan orduetatik kanpo gailu eta pantailen aurrean ibiltzen  deskonektatzeko beharra izaten bai dut  nire  burmuina erlaxatzeko osasun helburuz.

Twitterreko sare testuingurua azterturik, iruditzen zait feedback-a arinagoa ematen duela eta erabiltzaileen helburua komunikazio biziagoa izateko helburuz erabiltzen dela. Honetan edozeinek erantzun bat edo iruzkin bat egiteko lekua du. Facebook sarearekin konparatuz, azken hau, estatikoagoa dirudi eta ez hainbeste elkarrizketarako ibilia. Bakoitzaren, erakusleiho (Erreala? Asmatua?) birtualaren tankera du  non pertsonaren zaletasunak, jarraitzen dituen foroak, sareetako beste kide batzuk ikus daitezke eta pertsona horren ikerketan sakondu. Bestalde, hemen, norberak erabaki dezake nor gonbidatu sortzen duen taldera.

 Sare sozial digitalak pertsonen   arteko   harremanak bultzatzen dituzte eta komunitate edo taldeak sortzeko erraztasuna ahalbideratzen diguten tresnak dira   eta testuinguru digital honetan, pertsonen arteko  komunikazioan  beste era batera, oztopatu dezaketen muga sozialek estaltzen ditu (baina ez ezabatu). Edonola ere, honek badu bere abantaila

Arriskuak? Ondorengoak  nabarmendu nahiko nituzke: Norberaren errealitatetik urruntzeko arriskua,  sareetan iharduterakoan  anonimatuan izkutatu daitekeela eta, jazarpena egoerak errazago pizteko arriskua eta esparru pribatua eta intimoa izateko espazioa ez  errespetatzea.

Sare sozialak, gizartean dauden ideologia, kultura eta  baloreen erreflexua erakusten digute eta dagoeneko espazio honetan teknologiaren garapena ez da neutroa.. Ziberaktibismo hezkidetzailearen garrantzia  azpimarratu nahiko nuke sare sozialetan eta orohar, testuinguru digitalean, eredu  inklusiboranzko norabidean  egiten duen lan sutsuagatik. Mugimendu honek, giza eskubideetan oinarrituz  aniztasunaren balioa, errealitatea anitza dela ulertuz, emakumeei dagokionez sareetan duten presentzia eta partaidetzaren alde bultzatzen du eta espazio digitala testuinguru zabalago eta seguruago bat garatzeko bidea eraikitzen lan egiten dute eredu patriarkal eta hegemonikoak ezarritako mugetatik at.

 

 

 

 

                                                                      

 

                             

                                                                

                                                                      

 

                             

                                                                

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina