HEZKIDETZAREN NOSTALGIA
Artmajeur África Gil NOSTALGIA (2020)
Oso zabalduta dago hezkidetza definizioa ematerakoan berdintasuna eta feminismoaren kontzeptuarekin identifikatuta agertzea. Askotan, sinonimo hutsa bezala.
v Hezkidetza= berdintasuna
v Hezkidetza = feminismo
v Hezkidetza= gizonezko eta emakumeen arteko desberdintasunak hausteko
v Hezkidetzari buruz nire inguruan modu xumean galdetzerakoan, sarritan entzuten ditudan erantzunak honakoak izaten dira:
Pertsona guztiak berdinak garela eta hezkidetzak aukera berdinak izateko kontzeptua dela baita, emakumeak eta gizonezkoak berdin tratatzeko eta gizartean aukera berdinak ditugula defendatzeko den “zerbait” dela.
Gutxienetan, aniztasunaren ideia eta elkarbizitzako errespeto eta enpatiaren jarrerarekin lotuta azaltzen da.
v Hezkidetza................aniztasuna.................elkarbizitzarako errespetua
Hezkidetza gaia, soilik gizonezko eta emakumeen arteko dikotomian mugitzen dela ondorioztatzera eramaten nau. Honela gehiengoaren adierazpenetan, entzun dezaket, Hezkidetza gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak hausteko “ateratako” lanketa bat dela eta gure gizartean, ideia, pentsaera eta jarreren eraldaketan asko lagundu duen kontzeptua dela ere. Beste batzuen iritzietan , oraindik, badagoela zer egin esaten da baina aurrerapauso nabarmenak eman direla gehitzen dute batez ere atzera begiratuz.
Faltan botatzen dut bakoitzaren indibidualismoaren ikuspegitik ateratzea eta begirada zabaltzea ideia honi. Aniztasunak zerikusirik ba al du hezkidetzaren ulermenean? Aniztasunaren ikuspegia errealitatera kontutan eramaterakoan zer suposatzen du: errespetoa, enpatia, inguruarekiko dugun harremana? Pertsonok gure artean, dugun begirunea eta tratu ona lortzeko jarrerak?
BA DAGO ZER EGIN!!
· Aurreko edizioetan argitaratutako sarrera hau hautatu dut:
#ainhoa zumeta mendizabal
Bertan, Alicia H.Puleori egindako elkarrizketa atxikituta dago.
Enborrean, Naturarekiko enpatia eta tratu onak ikuspuntu feministatik erakusten ditu eta oso interesantea deritzot honek duen lotura aniztasuna, errespetoa eta azken finean hezkidetzaren bidearekin.
Nire inguruan, hezkidetza lantzeko 5 arrazoi emateko:
1. 1. Hezkidetzak pertsonen arteko errespetua eta tratu ona erakusten duelako.
2. 2. Pertsona bakoitzak bere identitatea garatzeko genero-estereotipo
s sexisten mugetatik at ematen duen aukera bultzatzen duelako.
3. 3. Aniztasunaren kultura zabaltzeko eta horretaz aberasteko.
4. 4. Gizartean pertsona guztiak baliozko hartzen dituelako
5. 5. Gizartean, pertsona guztien partaidetza bultzatzen duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina